Skip to main content

Goierri

Goierriko eskualdea Gipuzkoaren barnealdean kokatzen den eskualde txikia dugu, probintziako hiriburu den Donostia eta kostaldetik 40 kilometrotara dagoena hain zuzen. Probintziaren bihotzean kokaturik, 271,3 kilometro karratuko hedapenean zabaltzen da Goierri.

18 udalerrik osatzen dute Goierri eskualdea (Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Gabiria, Gaintza, Idiazabal, Itsasondo, Lazkao, Legorreta, Mutiloa, Olaberria, Ordizia, Ormaiztegi, Segura, Zaldibia, Zegama eta Zerain) 45.000 inguruko biztanleria bilduz.

Industria sektorean oinarritzen da batez ere jarduera ekonomikoa. Gaur egun, sektore honetan kokatzen da hain zuzen ere lan eskuaren %45a eta zerbitzu sektorean %46a gutxi gorabehera, non azken urteetan turismoaren arloak bere agerpena nabarmenki goratu du.

Hala ere, jarduera industrialak duen garrantziaz gain, gainerako arloak ere jorratzen dira garapen agentziaren eskutik. Horrela, eskualdean garatzen ari den turismo eskaintza, enpresa ekimen berrien laguntzarako zerbitzua eta eskualdeko garapen sozioekonomikorako horren garrantzitsuak diren ingurumen eta gizarte arloko ekimenak ere lantzen dira.

Industria sektoreari dagokionean, sektore metal-mekaniko batez hitz egiten ari garela zehaztu beharko genuke, non lan-eskuaren %80a 10 enpresatan biltzen den. Enpresen gehiengoa enpresa txiki eta ertainak dira, mikroenpresa bezala izenda ditzakegunak. Orokorrean, beraz, lan-esku eta jardueraren kontzentrazio kasu gogor baten aurrean aurkitzen garela esan genezake.

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia