Eskualdeko enpresen lehiakortasuna eta jasangarritasuna bermatzeko bidean, hainbat baliabide eskaintzen dira Goiekitik, lurraldeko eragile desberdinekin elkarlanean.
Eskualdeko jarduera industrialean diharduten enpresen gida da.
Mapa honetan Goierriko enpresak (industria eta zerbitzuak) eta eskualdeko industria gune desberdinetan beraien kokapena aurkitu dezakezu.
Hazi egin nahi duten eta produktu, prozesu, marketin eta antolakuntza arloetan berrikuntzak dakartzaten mikro-proiektuak dituzten ETEentzako doako aholkularitza.
Zure enpresan berrikuntza zein esparrutan garatu daitekeen aztertu nahi baduzu, berrikuntza diagnostiko azkarra egiten lagunduko dizugu.
Enpresek digitalizazioaren eta industria 4.0ren arloan dituzten beharrak identifikatzea eta horiek ezartzeko aholkuak ematea da helburua.
Zerbitzu honen bidez, eskualdeko enpresek negozioaren esparru zehatz baten inguruko diagnosi bat egiteko aukera dute. Besteak beste honako gaiak landu daitezke: enpresa kudeaketa, negozioaren errentagarritasuna, pertsonen parte hartzea, lehiakortasuna, jarraikortasuna, dibertsifikazioa, lankidentza proiektuak, etb
LanMentoring doako laguntza-zerbitzu espezializatua da, belaunaldien arteko erreleboari beren plantilletan edo, zehazkiago, negozioarentzat kritikoak diren lanpostu jakin batzuetan arrakastaz ekiteko kezka duten ETEentzat, ezagutza modu egokian transferitu eta plantillan gera dadin.
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70 Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia
Industria
Ekintzailetza
Turismoa
Gizartea eta ingurumena
Ohar legala
Pribatutasun politika
Cookien politika