Eskualdeko proiektuak
“Elkar-EKIN lanean” enplegu programa, Eskualdeko Gizarteratze Sarean parte hartzen duten erakundeek egindako lankidetza-lanaren emaitza da. Helburua, baztertze arriskuan dauden langabetuak gizarteratzea eta laneratzea da. Ekimen honen bidez ere, pertsonak enplegu hobea lortzera bideratu nahi ditugu, lurraldean kalitatezko enplegua gara dadin.
Proiektu hau Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuak finantzatutako “Elkar-EKIN Lanean” estrategiaren barruan kokatzen da. Finantzazioaren %85a Gipuzkoako Foru Aldundiari dagokio eta %15a Goierriko udalei.
189
parte hartzaile 2024an
52
lan praktika gauzatu dira
51
Gizarteratze eta laneratze gauzatu dira
Ibilbideak
Programak hiru ibilbide ezberdin ditu:
Nori dago zuzenduta?
-
- Kalifikazio baxuko pertsonak eta langabezian daudenak.
-
- Bazterketa arriskuan dauden pertsonak.
-
- Sektorean trebatu eta lan egin nahi duten pertsonak.
1. fasea
- Lorategiak, parkeak eta berdeguneak mantentzeko oinarrizko eragiketak.
2. fasea
- Gaitasun soziolaboralak: Gaitasun pertsonalak, profesionalak eta lana bilatzeko gaitasunak lantzea.
3. fasea
- Goierriko udaletxeetako brigadetan.
-
Bakarkako laguntza ibilbide osoan zehar.
-
Eguneroko asistentzia betetzen bada, garraio beka banatuko da.
-
Informazio gehiagorako: 943 16 18 31 telefono zenbakira deitu edo idatzi behar da.
Nori dago zuzenduta?
-
- Iraupen luzeko langabetuak: gutxienez 2 urte.
-
- Bazterketa arriskuan dauden pertsonak.
-
- Kalifikazio baxuko pertsonak.
-
- Motibazioz trebatu eta sektorean lan egin nahi duten eta parte hartzeko prest dauden pertsonak.
1. fasea
- Goierriko eta Gipuzkoako oinarrizko kontzeptuak ezagutzea.
- Elikagaien manipulatzaile tituluaren prestakuntza.
2. fasea
- HOTR0108_Sukaldaritzako oinarrizko eragiketak.
3. fasea
- Praktikak Goierriko ostalaritzan.
-
Bakarkako laguntza ibilbide osoan zehar.
-
Eguneroko asistentzia betetzen bada, garraio beka banatuko da.
-
Hurrengo edizioaren hasiera data: 2026eko irailak 21.
-
Ibilbidearen aurkezpen saioa 2026eko irailak 8an egingo da Goiekin, 10.00etan eta 15.00etan.
-
Aurkezpenera joan nahi dutenek aurrez izena ematea gomendatzen da: horretarako, 943 16 18 31 telefono zenbakira deitu edo idatzi behar da.
Nori dago zuzenduta?
-
- Iraupen luzeko langabetuak: gutxienez 2 urte.
-
- Bazterketa arriskuan dauden pertsonak.
-
- Kualifikazio gutxiko pertsonak, gaztelaniaren gutxieneko maila eskatuko da.
-
- Motibazioz trebatu eta sektorean lan egin nahi dutenak eta parte hartzeko prest daudenak.
1. fasea
- Ingurunearen ezagutza.
- Mendeko pertsonen elikadura, nutrizioa eta ariketa fisikoa.
- Zeharkako gaitasunak.
2. fasea
- 1. modulua: etxez etxeko laguntza eta familiaren elikadura.
- 2. modulua: etxeko higienea eta osasun-arreta.
- 3. modulua: arreta eta laguntza psikosoziala + praktikak etxeetan.
Oharrak
Homologatutako 2. mailako profesionaltasun ziurtagiria lortu daiteke (SSCS0108).
* Modulu bakarra egiteko aukera dago.
-
Bakarkako laguntza ibilbide osoan zehar.
-
Eguneroko asistentzia betetzen bada, garraio beka banatuko da.
-
Informazio gehiago: 943 16 18 31 telefono zenbakira deitu edo idatzi behar da.