Skip to main content

Mubizing ospatu da, Goierriko Mugikortasun eta Energia Kongresua

IMG 2175

Goierri Valley Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean bultzatu eta antolatu duen kongresua da Mubizing, elkarteko enpresek mugikortasuna eta energia sektoreetan eskaintzen dituzten konponbide berritzaileenak aurkeztu dituztelarik. 

 

Pasa den ostegunean (azaroak 28) eman genion hasiera MUBIZING Kongresuari Beasaingo Igartza Jauregian. Beasaingo alkate den Aitor Aldasoro, Goierri Valley-ko presidente Jose Luis Perez eta Markel Olano, Gipuzkoako Diputatu Nagusia arduratu ziren kongresuari hasiera emateaz. Ordu egokiena ez izan arren, aretoa bete egin zen eta ongietorri bero bat egin zen. Jarraian, erakusketa gunea bisitatu zuten Imanol, Ekonomia Sustapeneko, Turismo eta Landa Inguruneko Diputatua eta Jon Gurrutxaga Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza Zuzendariarekin batera eta enpresa guztiak banan banan bisitatu zituzten.

Goizaren erdi aldera, jardunaldiei eman zitzaien hasiera. Kasu honetan, mugikortasunaren txanda izan zen eta bertan Gipuzkoako Foru Aldundiaren estrategia aurkeztu zuen Jon Gurrutxaga Berrikuntza Zuzendariak. Goizari bukaera emateko CAF eta Irizar Group-ek hartu zuten hitza Mugikortasunaren etorkizuneko erronkei buruz hitz egiten.

Arratsaldean ordea Energia-ren sektorearen txanda izan zen. Jardunaldiari Garabi Group-ek eman zion hasiera, HINE Group, Talleres Arrano eta Nippon Gases enpresek osatutako mahai inguruarekin jarraipena emanaz. Lehen atal honetan enpresa hauek sektoreari eragiten ziotenaz mintzatu ziren. Bigarren ataleko hitzaldiak ordea, erabiltzaileari zuzenduak egon ziren Orkli Group, Aizkorpe Taldea, ENE Energia, Krea Energia eta ENERDOM enpresetako ordezkarien eskutik. Lehenik Orkliren aurkezpena eta ondoren gainontzeko launen mahai ingurua.

Erakusketa gunean zehar egun guztian zehar ibili zen jendea, bertaratu zirenak  enpresetako pertsonaleko arduradunekin hitz egiteko eta enpresen nondik-norakoak ezagutzeko aukera izan zuten.

Jardunaldiak ere ez ziren gutxiagorako izan. In Group enpresak, bigarren eguneko jardunaldien dinamizatzaileak eman zion hasiera egunari, bertan Goierriko eta EAE-ko lan merkaturen inguruko datuak azaldu zituzten eta ondoren, HINE GROUP, ARRI, Goierri Eskola eta Ikolan Lanaldi-k osatutako mahai inguruarekin jarraipena emanaz.

Bigarren atalean berriz GH, EUN Group eta Goierri Valley elkarteak euren egituretan talentua sustatzeko, erakartzeko edota mantentzeko aurrera eraman dituzten kasu praktikoak azaldu zituzten.  

Egun batzuk pasa eta jazotakoaren inguruan hausnartu ondoren elkartetik gustura gaudela adierazi nahi dugu. 20 enpresa erakusketari, 15 jardunaldi, 20 hizlari eta 350 parte hartzailetik gora izan ditu MUBIZING Kongresuak. Jardunaldien gunea betea egon da bi egunetan eta erakusketa gunean ere jende asko ibili da. Aurtengoa amaitutzat emanda, horrelako ekimen gehiagoren lanketan jarraituko dugu. Eskerrik asko era batera edo bestera MUBIZING Kongresuan parte hartu duzuen orori.

IMG 2256

 

 

Data

04 Abendua 2019

Kategoria

Industria arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00