Skip to main content

Jakintza elkarbanatuaren bidez, lehiakortasuna

Jakintza elkarbanatuaren bidez, lehiakortasuna

Zeharkako lankidetzaren adibide argi bat gauzatu da Goierriko bailaran: Bartzelonako Start-up - Aykos Healthcare SL - batek, sistema modular propioa duena, sistema industrializatuetan aditua den arkitektoen bulego baten - Jorge Cuevas, Arquitectos Consultores Asociados S.L – parte hartzearekin, lankidetza-hitzarmen bat adostu du Goierri Valley Elkartearekin eta haren zenbait bazkideekin, ospitale modular bat eraikitzeko Maurizio uharteetan.

ETEen, Start-upen eta industria-taldeen arteko lankidetza-mota hauek, industria tradizionalaren esperientziaren eta baliabideen balioa industria-egiturarik gabeko profesionalen eta ETEen ikuspegi aurreratu eta apurtzailearekin bateratzeko aukera ematen dute, baina berrikuntza etengabean eta Start-upak izan dezaketen ikuspegi zabalean oinarrituta.

Proiektuak zailtasun handiko kirurgia-eremu berria zehazten du: ISO 5 ebakuntza-gela, ISO 8 endoskopia gela eta ebakuntza aurreko eta ondoko eremuak, off-site eraikuntza-sistema modularrarekin. Baldintzatzaile logistikoak eta hitzartutako egutegia zirela eta, ekoizpena deslokalizatu egin zen (Euskal Autonomia Erkidegoa), logistikaren kudeaketa milimetriko bat eginez kokalekuraino, tokiko muntatzearen (On-site) barne-kontrol batekin.

Goierri Valley Elkartearen babesa garrantzitsua izan da proiektu hau gauzatzeko, Iruko Berri eta Aizkorpe taldeko enpresekin zuzeneko lankidetza izan baita. Enpresa horiek, beste batzuekin batera, proiektua ezarritako kalitate eta epeetan gauzatzea ahalbidetu dute, eta proiektu hori herrialdearen 4.0 eraikuntzaren aitzindari bihurtu da.

Azaldu behar da proiektuaren abiaduraz gain (24 aste sinadura egunetik entregatu arte), kirurgia-eremua birkokatu ahal izango dela etorkizunean, eta 3 urte barru eraikiko den ospitale berri batean sartuko dela. Lehiatzeko abantaila horrek inbertsioaren ROI bikoitza ahalbidetzen du, eta hori ez dago orain arte eraikuntza-sektorean.

"Lehen proiektu honen atzean, dagoeneko baloratzen ari dira lankidetza zabalagoak etorkizuneko proiektuetarako, taldea, akordioak eta prozesuak errepikatuz."

Aipatzekoa da proiektua Goierri Valley taldeko kide den Arcelor Mittal erakundearen Zumarragako instalazioetan gauzatu dela.  

Proiektuak hainbat bisita erakarri ditu Goierrira, irailean proiektuaren promotoreak Goierri Valley Elkartea ezagutzera bertaratu ziren, proiektuan parte hartzen duten beste hainbat enpresekin. Honez gain, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko zuzendari den Iker Estensorok proiektua ezagutu nahi izan du lehenengo pertsonan eta gaur, urriak 1, bertaratu da proiektua ikustera Goieki eta Goierri Valley Elkarteeko kideekin batera.

IMG 3248
Goiko argazkian, promotoreen bisita Goierrira, Goierri Valley Elkartea, Iruko Berri eta Jorge Cuevas, Arquitectos Consultores Asociados S.L-rekin batera.

 

20211001 103122 1

Iker Estensoro, Jorge Cuevas, Arquitectos Consultores Asociados, S.L., Andoni Sanchez, Iruko Berritik eta Iker Galparsoro, Goieki, proiektuaren inguruan azalpenak jasotzen.

Data

01 Urria 2021

Kategoria

Industria arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00