Skip to main content

Hurrengo astean hasiko dira Oria ibaian eta bere azpi arroetan aurkitzen diren flora espezie inbaditzaileen erradikazio lanak.

Helianthus 800

Europan, landare inbaditzaileak orain dela 7.000 urte inguru agertu ziren, giza ekintzaren eraginez. Garai hartan, nekaza¬ritza-jardueren hasierak landare-espezieen hedapena eragin zuen. Gaur egun Goierriko eskualdean ageri diren espezie inbaditzaileak garraiobideak garatzearen eta apaindura landareen erabileraren ondorioz hedatu dira.

 

Hortaz, gaur egun Oria ibaiaren ibai-ertzeetan eta bere azpi arroetan oso ohikoak dira hurrengo espezieak: Fallopia japónica, Helianthus tuberosus, Cortaderia Selloana eta Buddleja davidii. Espezie hauek espezie autoktonoekin elikagaiengatik lehiatzen dira, eta bertakoak ordezkatzea lortzen dutenean, ekosistema eraldatzen dute. Espezie inbaditzaileen arazoa eskala zabalean tratatu behar den arazoa izanik, duela lau urte GOIEKIk Aranzadi zientzia elkartearekin batera proiektu hau martxan jartzea erabaki zuen.

Proiektu honen erronka nagusienak Oria ibaian eta azpi arroetan aurkitzen diren flora espezie inbaditzaileen erradikazioa eta Goierriko habitat natural eta seminaturalen errestaurazio ekologikoa eta erregenerazioa aurrera eramatea dira.

Oria ibaian zehar eta bere azpi arroetan loretan dauden espezieen banaketa kartografikoaren azterketa burutu denez, hurrengo astean hasiko dira espezie hauen erradikazio lanak.

Erradikazio lanen ondoren, «ibar-basoko habitaten errestaurazio eta etorkizuneko kolonizazio berrien aurkako prebentzio mekanismo bezala», bertako zuhaitzen eta zuhaixken landaketak egingo dira.

Espezie inbaditzaileei aurre egiteko proiektua Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren finantziazioa du eta URA, Uraren Euskal Agentziarekin lankidetzan garatzen ari da.

Data

30 Ekaina 2015

Kategoria

Ingurumena

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00