Goiekik enpresa kudeaketa ikastaro bat jarri behar du martxan
Doaneko ikastaroa da, enpresa ideiabat duten pertsona langabetu guztiei zuzenduta egongo da. Helburua enpresaren kudeaketari buruz nozio minimo batzuk berenganatzea da.
Indargune Programa
Goiekik zerbitzu berria jarri du eskualdeko enpresen eskura. Zerbitzu hori INDARGUNE programa da. Zerbitzu horretan, enpresek beren negozioari buruzko hainbat alderdiri buruzko galderak eta kezkak azal ditzakete, hala nola:
.-Enpresa-kudeaketa hobetzea
.-Negozioaren errentagarritasuna, kostu-azterketa
.-Pertsonen parte-hartzea bultzatzea enpresan
.-Enpresaren lehiakortasuna sustatzea
.-Enpresaren jarraitutasuna bultzatzea
.-Negozioaren dibertsifikazioa, bai merkatu berriak, bai produktu berriak
.-Lankidetza-proiektuen garapena
.-Etab.
Nori zuzendua dago zerbitzua?
3 eta 45 pertsona arteko enpresak, beren negozioa sendotu eta indartu nahi dutenak.
Zertan oinarritzen da zerbitzua?
Kontsultak Goiekiko bulegoetan egingo dira, aurretik hitzordua eskatuta. Lehenengo elkarrizketa bat burutuko da eta egoeraren diagnostikoa egingo da. Enpresaren beharren eta arazoen arabera, zenbait ekintza gomendatu eta proposatuko dira.
Zerbitzuaren kostua
Arazoa identifikatzeko lehen fasea, egoeraren diagnostikoa eta lan proposamena doan izango dira. Ondoren, exekuzio faserako, Goiekik gainerako zerbitzuak finantzatzeko laguntzak bilatzeko informazio eta aholkularitza guztia emango du.
Informazio gehiago
943161831
Innobideak 2021 laguntzen programa
Innobideak 2021
Berrikuntzara bideratutako proiektuak babesten ditu programak: dibertsifikazioko planen eta estrategien diseinua, ezagutza eta metodoen txertaketa zure enpresaren eraginkortasuna hobetzeko, eta pertsonen partaidetzarako eredu berrien ezarpena.
Innobideak-Kudeabide 2021 GFA
Kudeaketa Aurreratuko Euskal Ereduarekin lotuta dauden kudeaketa hobetzeko proiektuak, baldin eta proiektu horiek laguntzen badute Gipuzkoako enpresen lehiakortasuna hobetzen, betiere industria arloko enpresak eta horien ekoizpen prozesuarekin zerikusia duten zerbitzu teknikoekin lotuta daudenak, informazioaren eta komunikazioaren gizartearen esparrukoak, 5 langile edo hortik gora eta 50 langile baino gutxiago dituzten eta Gipuzkoan kudeaketa aurreratua sendotzeko proiektu bat (2B) garatu nahi duten enpresak badira.