Industria foroa
Goierri eskualdeko industria jardueraren jasangarritasun eta lehiakortasuna sustatzeko sortu den lantaldea da Industria Foroa. Eskualdeko enpresez gain (Ampo, Orkli, Irizar, Indar eta Hine), Goierri Eskola, Goierri Goi Maila Eskola, Goieki eta Lortekeko ordezkariek parte hartzen dute bertan.
Industria garapenerako erronkak identifikatu eta horien inguruko hausnarketaren bitartez, lan-ildoak definitu eta burutzean datza foroaren egitekoak. Orkestra (Lehiakortasunerako Euskal Institutoa-Deusto Fundazioa) eta Goiekiko pertsonez osaturiko lantaldea da lankidetza prozesu hori fazilitatzeaz arduratzen dena.
PROIEKTUAK
Konpetentzia transbertsalen garapena industria jardueran
Industria foroak pertsonen konpetentzia trasbertsalak eremu giltzarritzat jo ditu. Konpetentzia transbertsalek enpresa jardueran zuzenean eragiten dutela argudiatuta, lidergo, komunikazio, sormen edota mugikortasunerako gaitasunen garapenerako lan egitea adostu zen. Hain zuzen, hiru lan-ildo jarri dira martxan konpetentzia horien garapenerako esparruak kontuan izanda: lehen eta bigarren hezkuntza; lanbide heziketa eta goi mailako ikasketak; eta enpresa esparrua.
2014ko irailean, industria foroko kideak hiru lan-ildo hauek martxan jartzeko lanetan hasi ziren. Gaur egun, eskualdeko beste eragile batzuk hasi dira lan-ildo hauen garapenerako lantaldeetan parte hartzen. Horien artean daude eskualdeko 17 ikastetxe eta orain arte industria foroan parte hartu ez duten Goierri Eskola, Goierri Goi Mailako Eskola eta beste enpresa batzuetako ordezkariak.
PARTE-HARTZAILEAK
- Last updated on .