Skip to main content

Eusko Jaurlaritzak ETEei zuzendutako 2021 laguntza Plana aurkeztu du Goiekin

Eusko Jaurlaritzak ETEei zuzendutako 2021 laguntza Plana aurkeztu du Goiekin

Gaur, ekainak 24, Goierriko enpresek Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailaren ETEentzako 2021eko Laguntza Plana bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute. Goierriko 19 enpresa bertaratu dira ekitaldira.

Plan horrek 68 programa biltzen ditu, 433 milioi euroko aurrekontuarekin. Programa horien helburua ekonomia suspertzea eta kalitatezko enplegua sortzea da, bereziki Euskadiko garapen jasangarriari erreparatuta.

• Informazio jardunaldia Goiekin egin da eta Goierriko enpresek laguntza programa bakoitzaren xehetasunak ezagutu ahal izan dituzte.

• Eusko Jaurlaritzak ekonomia suspertzeko eta enplegua sortzeko duen lehentasunezko helburuari lagunduko diote, Euskadiko enpresa-sarearen modernizazioa eta lehiakortasuna bultzatuz.

• Laguntzen % 40 I+G+b programetara bideratzen dira, baina nazioartekotzeko, ekintzailetzarako, energia-kudeaketarako eta ekonomia zirkularrerako laguntzak gehitzen dira, besteak beste.

Aurkezpena, Goierriko Garapen Agentzian izan da, goizeko 9,30etatik 11,30etara. Mikel Amundarainek, BTI – Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren zuzendaria; Leyre Madariagak, Eraldaketa Digital eta Ekintzailetzako zuzendaria; Ainhoa Ondarzabalek, BTI-ko kontseilaria; Luis de Velascok, Energiaren Euskal Erakundearen Industria Proiektuetako arduraduna; Alex Botok, Ihobe-ko zuzendaria, eta Javier Plasenciak, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria, bakoitzari dagokion arloko programa zehaztu dute, enpresek beren beharretara ondoen egokitzen dena aurkitu dezaten.

Informazio gehiago: https://www.spri.eus/es/ekogarapena/

 

Data

24 Ekaina 2021

Kategoria

Industria arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00