Garazik betidanik izan du ingurumenarekiko sentsibilitatea, eta oso argi azaldu digu benetan sinesten duenaren alde egiteko apustua egin nahi duela.
Hori dela eta Naturan Hezten proiektuak sortu du, hurrengo lan lerroak landuz:
- Natur ondarearen kontserbazio proiektuen diseinua, kudeaketa eta jarraipena.
- Hezkuntza, komunikazio eta sentsibilizazio ekintzak: hitzaldiak, ibilaldiak, material didaktikoa edo dibulgatiboa sortzea, etab.
Jarraian GureEkintzailea negozio ideia garatzen bizitako oztopo eta sentimenduak kontatzen.
Goiekitik zorte ona desio diogu!