Skip to main content

Eraldaketa digital edo ekologikorako mikroenpresentzako laguntzak. Lanbide

Eraldaketa digital edo ekologikorako mikroenpresentzako laguntzak. Lanbide

Euskadiko Enplegu Zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoko mikroenpresa eta pertsona autonomoen eraldaketa digital eta ekologikorako laguntzak onartu ditu. 5.000 eurorainoko laguntzak dira onuradun bakoitzarentzat, Europako Batasunak finantzatutako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilentzia Planaren esparruan enplegua mantentzeko.

Diru-laguntzaren onuradunak
Mikroenpresak, sozietate zibilak, ondasun-erkidegoak, kooperatibak, lan-sozietateak eta pertsona autonomoak:
- Jarduera eta, gutxienez, lantoki bat Euskal Autonomia Erkidegoan.
- 10 langile baino gutxiago.
- 2 milioi eurotik beherako negozio-bolumena.
- Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak izatea.
- Zigor penalik edo administratiborik ez izatea.

Diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak
- 2021/01/01etik 2023/05/31ra bitartean egindako eta ordaindutako inbertsioak.
- Gutxienez 600 €, BEZik gabe.
- Diru-laguntza eman dela jakinarazi eta hurrengo 6 hilabeteetan, eskabidea egiterakoan zuten langile-kopuru bera mantendu beharko da.


TRANTSIZIO DIGITALEKO INBERTSIOAK:
- Ekipo eta aplikazio informatikoak eta softwarea.
- Haririk gabeko konexioa zabaltzeko edo hobetzeko inbertsioak.
- Irtenbide teknologikoak: hodeian biltegiratzea, kobrantza eta ordainketa segurua, negozioaren kudeaketa integrala, Big Data, fakturazio elektronikoko irtenbideak (Ticket Bai), saltokiko terminalak, produktuen irakurketa, etab.
- Web orriak sortu, garatu, hobetu eta ezartzea eta on line saltzea.


TRANTSIZIO EKOLOGIKOKO INBERTSIOAK:
- Energia aurrezteko edo eraginkortasunez erabiltzeko neurriak ezartzeko obrak eta instalazioak.
- Kutsatzen ez duten energien eta energia berriztagarrien instalazioak.
- Energiaren aldetik eraginkorra den ekipamendua.
- Garraio-elementu elektrikoak edo hibridoak; birkarga-puntuak.
- Jasangarritasuneko ekonomia zirkularreko irtenbideak enpresarentzat.
- Biodibertsitatea berreskuratzeko proiektuak.

Informazio gehiagorako klik egin esteka honetan.Informazioa

Data

08 Otsaila 2022

Kategoria

Ekintzailetza

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00