Skip to main content

“Eraso sexistarik gabeko jaiak” kanpaina jarri dute udalen eskuetan

cartel jaiak

“Eraso sexistarik gabeko jaiak” kanpaina, jaietan eraso sexistak prebenitzen laguntzeko sortutakoa, Beldur Barik programaren barruan kokatzen da, urtero Emakundek bultzatu, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek eta EUDELek laguntzen duten gazteei zuzendutako kanpainan, hain zuzen ere.

Jaietan izaten diren eraso sexistak prebenitzea guztion kezka da: herritarrena eta erakundeena, bereziki tokiko eremuko erakundeentzat, jaietako espazioetatik gertuen daudelako. Horregatik, eta jai-lekuetan eta egunetan ere errespetuan, berdintasunean eta autonomian oinarritutako jarduerak bultzatzeko helburuz, Beldur Barik programaren barruan zenbait material bidali zaizkie EAEko udalei haien bidez herritarrak gai horrekin sentikortzera eta inplikatzera zuzendutakoak. Materialak honakoak dira: Kartel bat, gida bat eta kanpainaren irudia ematen duten pegatinak eta bestelako elementu batzuk, udalaren logoa eransteko aukera ematen dutenak.
Kanpaina bultzatzen duten erakundeen iritziz, jaietan ere islatu behar da berdintasunezko gizartearen aldeko lana, pertsona guztien eskubideak errespetatzen dituen gizartearen aldekoa. Ez alkohola, ez jaia bera, ez dira aitzaki emakumezkoen eta gizonezkoen eta neska eta mutilen arteko harremanak berdintasunezkoak ez izateko, emakumeak sexu-objektu gisa tratatzeko, edo zenbait tokitan segurtasun eza edo beldurra sentitzeko. Hortaz, jarrera aktiboa eskatzen dute emakumeak errespetatzen ez dituzten edozein adierazpen fisikoren edo hitzezkoren kontra. Errespetuan, berdintasunean eta autonomian oinarritutako jarrera.

Data

05 Uztaila 2018

Kategoria

Gizarte eragileen ataria

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00