hoja residuos

Foru Aldundiak, hiri hondakinen sortze-prebentzioaren, berrerabilpenaren eta birziklatzearen arloko jarduerak gauzatzeko diru-laguntzen 2015eko deialdia eta oinarri arautzaileak argitaratu berri ditu.

Onuradunen artean Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko hiri hondakinen kudeaketako mankomunitateak, sektore publikoko erakundeen partaidetza duten merkataritza sozietateak (xede sozialaren barruan hiri hondakinen kudeaketa badago) eta irabazi asmorik gabeko entitateak daude.

Diruz lagunduko diren proiektuak ondorengoak izango dira:

1.Sortze-prebentzioaren eta berrerabilpenaren jarduketak.

• Hiri hondakinen sortze-prebentzioaren jarduketak eta berrerabilpena sustatzeko jarduketak, batetik; eta sentsibilizazio eta komunikazio jarduketak, bestetik.
• Etxeko eta komunitateko konpostajearen plangintza jarduketak.
• Diruz lagunduko da udalek beren eskumenekoa duten hondakinen prebentziorako programak egitea.

2. Birziklatzearen eta gaika biltzearen jarduketak.

• Ekarpen zentroak eraikitzeko udalerriek edo mankomunitateek sustatutako proiektuak.
• Bilketa hobetzeko edukiontzien kokapenaren berrantolaketa.


Diru laguntza ez da izango gastu lagungarrien % 90 baino gehiago, eta inoiz ez 80.000 euro baino gehiago jarduketa bakoitzeko. BEZa ez da diruz lagunduko.

Diruz lagundutako jarduketak hasteke beharko du izan deialdi urteko urtarrilaren 1ean, eta hurrengo urteko azaroaren 15a baino lehen gauzatu beharko da.

Entitate bakoitzak hiru eskaera egin ditzake gehienez.

Eskaerak aurkezteko epea zabalik egongo da ekainaren 15era arte.

 

PDF-a Deskargatu