Skip to main content

Ekonomia Zirkularraren bidea eginez

Imagen2 iloveimg resized 1

Pasa den Maiatzaren 5ean, ekonomia zirkularraren inguruko tailer bat gauzatu zen Goierri eskolako ingenieritza mekanikoko ikasleekin. Jardunaldi honen helburua ikasleak inspiratzea zen, etorkizuneko ekonomia zirkularraren trantsizioaren eragileetan bihurtzeko.

 

Jardunaldi hau #be circular be goierri dinamikaren baitan kokatzen da, non eskualdea ekonomia zirkularraruntz bideratzeko trantsizioaren azelerazioa bilatzen da. Ekonomia zirkularra, balioa sortzeko mekanismo ugari ematen dituen eredu ekonomiko berria da (ekoizpenekoa eta kontsumokoa), eta mekanismo horiek baliabide mugatuen kontsumotik banantzen edo bereizten ditu.
Kontzeptu berri honen bitartez, jasangarritasuna erantsizko koste bat izatetik balio erantsizko elementu ba izatera pasatzen da. Bide batez, eredu berri honen baitan ekonomia eta ekologia bat egiten dute lurraren defentsan.

Ekonomia zirkularra beharrezkoa da baliabideen erabilera murriztuz, hazteko aukera berriak sortuz eta baliabide propioen erabilera zentzudunari lehentasuna emanez eskualdeko emaitza ekonomikoak hobetzeko. Hortaz gain, beharrezkoa da berrikuntza eta lehiakortasuna bultzatzea.

Tailerrean zehar baliabideen mugaketa eta ekonomia zirkularraren oinarriak planteatzen dituzten erronkak aztertu ziren. Jarraian gertuko enpresa zirkular ezberdinen kasuak aztertu ziren, hala nola: Aizkorpe, Birzitek, Ekorec, Goiener etab. Amaieran, diseinu zirkularraren kontzeptua landu zuten oso erabilgarria delako prozesu, produktu eta zerbitzuak garatzerako orduan.

IMG 20170505 WA0000 iloveimg resized

IMG 20170505 WA0007 iloveimg resized

Data

11 Maiatza 2017

Kategoria

Ingurumena

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00