2022ko irailean langabezia tasa Goierrin %7,70ekoa izan da, horien artean %6,25 gizonezkoak direlarik eta %9,25 emakumezkoak. Gipuzkoako langabezia tasa %8,50 izan zen eta Euskal Autonomia Erkidegokoa %10,60. Azken bi hauetan ere, gizonezkoen langabezia tasa emakumezkoena baina txikiagoa izan da.

Goierriko eskualdean, langabetu banaketa adinaren arabera begiratzen badugu, 25 urtetik behera dituztenak %9,26 dira, 25-44 urte bitarte dituztenak %43,05a eta 45 urtetik gorakoak %47,2.

Sektoreari dagokionez berriz, langabetu tasa kopuru handiena Zerbitzu sektorean dago.

Lan merkatuko ezaugarri gehiago kontsultatu nahi badituzu, pdf hemen (777 KB) duzu txosten osoa eskuragarri.