Skip to main content

Innobideak-kudeabide programa 5-49 langile bitarte

Imagen Kudeabide redimensionado

Eusko Jaurlaritza, SPRI eta EAEko hiru aldundiek koordinatzen duten programa da; Euskaliten parte hartzea ere badu. Bere helburua da kudeaketa aurreratuko ereduarekin lotuta dauden kudeaketa hobetzeko proiektuak laguntzea, baldin eta proiektu horiek laguntzen badute Gipuzkoako enpresen lehiakortasuna hobetzen .Laguntzak hasierako kontraste baten eta proiektu pilotoan eta/edo finkatzeko proiektuen garapenaren bidez burutzen dira.

Programak bi fase ditu.
1. fasea: Hasierako kontrastea
Enpresek euren kudeaketari buruzko diagnostikoa egiten dute erreferentzia moduan Kudeaketa Aurreratuko Eredua erabiliz; ataza horiek kanpoko talde baten kontrastea dute.
2. fasea: Ekintza Plana
Hasierako kontrastearen txostenaren aholkuetatik abiatuta enpresak Ekintza Plan bat egiten du. Plan horretan bi motatako ekintzak sar daitezke.
2A - Ereduzko proiektuak
2B - Finkatze-proiektuak
Innobideak-Kudeabide programako informazio osoa www.kudeabide.com web orrian aurki daiteke.

2B PROIEKTUAK. 5-49 LANGILEEN ARTEKO ENPRESAK

Enpresa onuradunak - Baldintzak
a) Izaera juridiko propioa izatea.
b) Ondorengo industria jarduerak burutzea: erauzketa, eraldaketa, ekoizpena, jarduera horien ekoizpen prozesuari lotutako zerbitzu teknikoak eta informazioaren eta komunikazioaren gizartearen alorrekoak.
c) Gipuzkoan kokatuta egotea.
d) 5 edo hortik gora eta 50 langile baino gutxiago izatea (biak barne), urteko lansaio osoa kontuan hartuta.
e) Egunean izatea Euskalitek egindako Kudeaketa Aurreratuko Hasierako Kontraste Txostena, non gomendio gisa jasoko baita Kudeaketa Aurreratuko Finkatze Proiektu bat egitea identifikatu diren hobetu beharreko arloetako batean edo batzuetan.
f) Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluan ezarritako debekuen eraginpean ez egotea.
Baztertuak: Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileak, Enpresa eta Berrikuntza Zentroak (EBZ), entitate publiko enpresarialak, ondasun erkidegoak eta sozietate zibilak.

Dirulaguntzaren xede diren jarduerak.
Kudeaketa Aurreratuaren Hasierako Kontraste Txostenari erantzuten dioten finkatze proiektuak (2B), Kudeaketa Aurreratuko Ereduaren arabera enpresari aurre egiten lagunduko dioten metodologiak eta tresnak erabiltzea eta ezartzea helburu dutenak.

Diruz lagundu daitezken kostuak
Kostu hautagarritzat joko dira kudeaketa hobetzeko aurkeztutako proiektuaren eremuan hainbat jarduera egiteko kanpoko enpresak kontratatzeko kostuak.

Dirulaguntzen zenbatekoa
Proiektuaren kostu hautagarrien %60 diruz lagunduko da, eta gehienez ere 7.200 euro izango dira enpresa bakoitzeko.

pdf Innobideak-Kudeabide programa (657 KB)

Data

11 Martxoa 2019

Kategoria

Industria arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00