Skip to main content

Afrika mendebaldeko bisita jaso du Goiekik

MAURITANIA GUINEA

Pasa den urriaren 24 eta 25ean Afrika mendebaldeko hainbat herrialdetan, Mauritania eta Ginea Conakry-ko merkatuetan batez ere, barneratuta dauden bi pertsonak Goierrira bisita egin dute, enpresei negozio aukerak azaldu eta hauekin harremanak estutu asmoz. 


Ez da lehen aldia Goiekik afrikar kontinentean murgildurik dauden pertsona eta enpresekin harremana duena, izan ere 2015eko apirilean bisitatu zuten lehenengoz Goierri eskualdea, enpresa industrialak ezagutu nahian, era guztietako soluzioak behar baitira herrialde horietan.
Goierriko hainbat enpresen interesa pizten zutela ikusita, aurtengo urtarrilean misio bat antolatu zen Mauritania eta Gineara. Erabat desberdinak diren bi merkatu hauek ikusi, ezagutu eta aztertu ondoren enpresen balorazioa baikorra izan zen nahiz eta bertan lan egiteko era eta erabili beharreko baliabideak oso desberdinak diren.
Urte hasierako misioari jarraipena emateko lanean aritu dira enpresak geroztik eta badirudi emaitzak gero eta gertuago daudela. Bide horretan enpresak gaitzen ari dira baita merkatu horien eskakizunetara moldatzen ere. Urriko bisita honetan harremanak estutu eta orain arte martxan jarritako proiektu edo negozio aukeren inguruko zalantzak argitzea izan da.
Landutako merkatu honek emaitzak eman ditzan lanean jarraituko da Goiekitik Goierriko enpresa industrialek merkatu berrietan ateak irekitzen eta negozio aukera berriak identifikatzen jarrai dezaten.

Data

03 Azaroa 2016

Kategoria

Industria arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00