Komertzio txikiak, aldaketa txikien bitartez eragin handia sortzen dute. Jarraian beste lau tresna aurkezten zaizkizue zuen negozioetan aplikatzeko eta lehenbailehen emaitzak ikusten hasteko.

  • Whatsapp Business: Mezu programa honek negozio profil bat irekitzeko aukera ematen du, beren bezeroekin harreman zuzen bat eduki ahal izateko. Honez gain bertan, enpresaren egutegia, argazkiak eta produktuak jarri daitezke bezero guztiek informazio hori eskura izateko. Esteka: https://www.whatsapp.com/business/?lang=es

 

  • Hootsuite: Negozioaren sare sozialak antolatzeko eta kontrolatzeko tresna bat da. Honen bidez argitalpenak programatzeko aukera ematen du sare sozialetan ahalik eta eguneratuenak egoteko. Honez gain beste funtzio batzuk eskaintzen ditu: publikazioak sortu, sare sozialetako kontu guztiak gestionatu, kanpainak antolatu eta programatu, bezeroak bidaltzen duten mezu guztien gainean egon, argitalpen horien esker lortu diren datuak jakin eta abar. Esteka: https://www.hootsuite.com/es/

 

  • ActiveCampaing: Programa honen esker posta elektroniko automatizatuak, posta marketina, marketin automatizazioa eta CRM (Bezeroarekiko harremanen kudeaketa) tresnak ezberdinak eskaintzen ditu. Esteka: https://www.activecampaign.com/es/

 

  • Google My Business: SEO (Bilatzaileetan posizionamendua) tresna da hau, zure web gunera bisitak erakartzeko marketin-tresnarik onena da. Honi esker Googlen negozioaren izena aurkitzerakoan, kontakturako informazioa, web gunera eta sare sozialetara sarbidea, jardueraren deskribapena, bezeroak jarritako iritziak, ordutegia eta abar ikusi ahal izango da. Esteka: https://www.google.com/intl/es_es/business/