Skip to main content

Anezka, harrera oso positiboa

Anezka h

Anezka, ekintzaile berrientzako egoitza, Beasaingo Kale Nagusia 40-en kokatua, bere ateak ireki eta hilabete gutxitara %75eko okupazioa dauka.


Zerbitzu enpresetara zuzendutako gune hau lau bulego eta espazio amankomun batez osatua dago. Jada hiru bulego martxan daude eta laugarrena oso eskatua izaten hari da azkenaldian.
Mari Carmen Cabeza da bertan hasieratik aurkitzen dena, MECOACH proiektuaren liderra. Berak Coaching pertsonala, exekutiboa eta enpresetara zuzenduak eskeintzen ditu; coaching-a, Neuro lingustika programazio onurak (NLP), bizitza pertsonala eta profesionala esperientzia, eta adimen emozionalak lantzen ditu zure helburuak lortzeko, bai pertsonal, profesional eta enpresa konbinatuz. Orain arte Goieki-k bere pabiloian daukan inkubategian ibili da, Ordizian. 20160922 115311Aldaketa asko nabaritu duela esaten digu, izan ere orain bezeroak bera ikusten duelako eta bera beraingandik gertuago sentitzen delako. Bere negoziak behar zuen bultzada izan da.

 

Ana Isabel Ayestaranek, Nationale Nederlanden negozioa zuzentzen du berak finantza aholkularitza, aseguru salmentak, bulego kudeaketa pertsonala eta kontabilitatea eskaintzen ditu Goierri eta Urola-ko eremuentzako.
Bere kurrikuluagatik esperientzia haundia dauka sektore honetan. Nationale Nederlandek eskainitako garapen aukerarekin oso pozik dago proiektua bereziki behar zuen erronka dela dio eta hazkunde potentzial handi bat ekarriko diola gure inguruari baieztatzen du.20160922 115348
Oso eskertua dago lortzen ari den produktibitatea ikusteaz eta aukera honi eskerrak ematen dizkio bere negozioari hasiera bulego horretan emateagatik jaso duen laguntzagatik.

 

Irailean sartu da hirugarren bizilagunak Anezkan. Urtero Goiekik antolatzen duen ekintzaile berrientzako lehiaketa irabazi dute aurten. Aitor Martinez eta bere taldeak moda komunitate bat sortu dute, non hainbat tresna jartzen dituzte fashionisten esku, look-ak sortzeko, aholkuak emateko, jarraitzaileak lortzeko, marka berriak ezagutzeko eta aukera gehiagokorako.
Egunero jarraitzaile eta erabiltzaile berriak izen ematen hari dira beraien plataforma eta sortu berri duten aplikazioan.

Fashión Olé

Beasaingo udaletxeak eta Goiekik, aurrera begiratu nahi dugu, teknologia berrien inguruan diren ekimenak atzeman, bultzatu eta lagundu eta Beasainentzat eta eskualdeari balio gehigarria emango dietenei aukera eta laguntza ematea. Zure ideia bertan kokatu daitekeela uste baduzu, ez izan zalantzarik gurekin harremanetan jartzeko.

Data

23 Iraila 2016

Kategoria

Ekintzailetza

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00