goieki berriz irekita

Deseskaladaren lehenengo fasea indarrean sartu ondoren, Goiekiren bulegoak berriro ere jendearentzako zabalik egongo dira datorren astelehenetik aurrera, beti ere, protokolo eta segurtasun neurri guztiak jarraituz.

Goieki-k bezeroen arretarako hurrengo neurriak hartu ditu.

  • Jendearentzako arreta ordutegia, beti aurretik zita ordua hartuta, astelehenetik ostegun bitartean 8:00etatik 13:00etara eta 14:30etik 18:00etara izango da eta ostiraletan 8:00etatik 14:00etara, baita dokumentazioa biltzeko edo entregatzeko denean ere.
  • Bilera prestatutako bulegoetan egingo da, ez baitago baimenduko Goieki-tik kanpoko jendea espazio komunetan ibiltzea.
  • Pertsonen artean bi metroko distantzia mantenduko da segurtasun neurri gisa, eta bilera guztietan maskarilak erabiltzea beharrezkoa izango da. Axotaren erabilera aurreikusten bada, bakoitzak ekarri beharko luke berea.
  • Goiekiko bilera gela guztietan gel hidroalkoholikoa utziko dugu eta bilera hasieran eta amaieran eskuak garbitu beharko dira.

Gogoratzen dugu aurrez programatuta zeuden tailerrak aldi baterako atzeratzen direla eta ez direla martxan jarriko abisu aurretik.

Edozein zalantza argitzeko edo kontsulta burutzeko, telefono zerbitzuaren ordutegia 8:00etatik 13:00etara eta 14:30etik 18:00etara da.