argazkia 1

70 urte baino gehiago dituzu eta ez zara lehen bezain arin sentitzen? Gaixotasun kroniko bat duzu eta lehen egiten zenituen gauzak ezin dituzu egin? Covid-19 dela eta ariketak egiteari utzi diozu?

 

Programa honek zahartze osasuntsu bat bultzatzeaz gain, etorkizunean adinekoek zaintza edo osasun kalteak pairatzeko inbertsio handiagoak egitea ekiditea du helburu. Geroz eta handiagoa da adineko biztanleria eta aipatutakoak ekiditeko, Goieki Goierriko Garapen Agentziak, Ubikare, Acede eta H-Enea erakundeekin elkarlanean GoiosasunLab egitasmoa jarri du martxan. Proiektu honek, Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru laguntza jaso du Adinberri Fundazioaren bitartez.

 

Goierrin zahartze osasuntsua bultzatzea da Goiekirekin elkarlanean martxan jarri den GoiOSASUNLAB ekimenaren helburu nagusia. Proiektuaren lehenengo fasean eman ziren emaitza eta testigantza positiboak kontuan hartuta, Goierriko pertsonen bizitza autonomia luzatzea helburu duen proiektuaren bigarren faseari ekin zaio. Oraingo honetan, 4 udalerri gehiago dira proiektuan parte hartuko dutenak, guztira, 6 udaletxe direlarik proiektua beraien herrietan sustatuko dutenak: Ataun, Beasain, Mutiloa, Olaberria, Segura eta Zaldibia. GoiOSASUNLAB-era atxikiturik dauden udalerri hauetan proiektuari jarraipena egingo zaio. Hala ere, proiektura atxikita ez dauden udalerrietako pertsonek GoiOSASUNLABen apuntatzea posible dute, Goierriko edozein herritan bizi diren pertsonek ahalko dute izena eman.


Momentu hauetan, erakartze lanak martxan dira eta 77 pertsona daude apuntaturik. Helburua 100 partehartzaile lortzea da. Parte hartzea sustatzeko, herri txikietako udalen inplikazioa gako izan da, beraien baitan ari baitira kaptazio lanak egiten, eskutitzak bidali dira etxebizitzetara edo telefono deiak egin dira. Hain txikiak ez diren herrietan, Beasainen adibidez, azokan postu bat jarri eta informazioa banatu da. Gainera, Anezka guneko lokala egokitu da programan interesatua dagoenari programak nola funtzionatzen duen erakusteko. Anbulatorioetan ere, osasun langileak profila dutenei informazioa zabalduko diete.


Partehartzaileek bi faseetan gauzatuko dute programa. Lehenik eta behin, diagnosia eta zaintza plana egingo da. Konfidentziala den dei bat jasoko dute profesional baten eskutik eta elkarrizketan ematen diren erantzunen arabera zaintza plan pertsonalizatu bat diseinatuko da. Behin zaintza plana hasita, interbentzio prebentiboak egongo dira, 15 egunero jarraipen bat egingo zaie parte hartzaileei.

 

 

 

Azkenik, denbora bat pasa ondoren, profesionalak berriro diagnosi bat burutuko dio parte hartzaile bakoitzari, prozesuaren ondorioz izan dituen hobekuntzak neurtzeko asmoz. Esan daiteke, orain arte egin diren plan pertsonalizatuetako emaitzak oso onak izan direla eta erabiltzaileak oso kontentu daudela. Beraien egoera fisiko eta animikoa hobetu duela diote. Adinekoen ongizate plan honetan parte hartu dezakeen norbait bururatu zaizu? Zu zeu zara? Animatu eta deitu 943 847 477 zenbakira edo mezubat idatzi Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera.

Ekin eta egin!

instituzioak