Egoera zaurgarrian dauden pertsonei zuzendutako proiektuak ere gauzatzen ditugu Goiekitik.
Kasu honetan, enplegu bat lortzeko edo mantentzeko zailtasunak dituztenei zuzendutako laguntza hau jarri dugu martxan, Goierri Eskola, Sarea Fundazioa, Caritas eta Goierriko 18 udalerriekin batera.
LANBIDEK finantziatuko duen proiektu honen helburua gizarte-bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden pertsonak gizartean eta lanean txertatzea izango da. Eskualdeko udalen, gizarte-erakundeen eta lurraldeko enpresen arteko lankidetzaren bidez proiektuan parte hartzen duten pertsonen enplegagarritasuna hobetuko duen proiektu integral bat garatuz.
Proiektu honen xedea, gizarte-bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden eta / edo derrigorrezkoak diren ikasketak dituzten eta etorkinak diren 25 urtetik gorako 15 pertsona, euren kualifikazio baxuagatik urrun geratzen zaielako Goierriko industria-enpresetara sartzeko aukera, gizartean eta lan merkatuan integratzea da.
Pertsona horiei ondorengo formakuntza moduluak eskainiko zaizkie eta ondoren udaletan praktikak eta lana egiteko aukera izango dute:
- Lorategiak eta berdeguneak instalatzea eta mantentzea
- Laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko formakuntza
- Fabriketako eta estalkietako igeltsaritzako operazio osagarriak
- Telekomunikazio eta elektroteknia instalakuntzak muntatzeko Eraikinetako instalazio elektroteknikoak eta telekomunikaziokoak muntatzeko operazio osagarriak
- Profesionaltasun-ziurtagirien aurreko prestakuntza: etxebizitzen oinarrizko iturgintza.