Skip to main content

Errekara bisita

IMG 20170126 WA0005 iloveimg resized

Industria Foroak lanean jarraitzen du Goierrin Industria 4.0rako gaitasunak sortzeko asmoarekin. Oraingo honetan, foroko kideek Erreka enpresa bisitatu dute, Industria 4.0 esparruan enpresa honek bizitako eraldaketa gertutik ezagutu eta gure eskualdeko enpresa eta eragileei manufaktura aurreratuan aurrera egiteko giltzarriak argitzeko helburuarekin.

Imanol Olaskoaga, Erreka Fastening Solutions dibisioko zuzendariak honako esaldia erabili du enpresak bizi izan duen eraldaketa laburtzeko: ‘torlojuak ekoiztetik heltze konponbideak eskaintzera’. Eraldaketa horretan honako esparruak izan dira gakoak:


• Serbitizazioa enpresaren estrategia izan eta besteengandik desberdintzeko balio izatea.
• Produktutik haratago, zerbitzuarekin balio erantsia sortzea.
• Sektoreko bezeroaren eta beste eragileen arazoak aukeratan bilakatu.
• Pertsona kualifikatua izatea, teknikoki nahiz kultura eta gaitasun berritzailearekin.
• Enpresaren kudeaketa ereduak erabat eraldatzeko gaitasuna izatea.
• Kolaborazio sare bat sortzea, inguruko enpresa (lehiakide izan edo ez) edota beste eragileekin (zerbitzu aurreratutako enpresak kasu-zerbitzu legal, finantziero edo aseguru-etxeak).


Errekako ereduak azkeneko hamarkadan lehiakorrak izan diren produktuak atzean geratu eta digitalizazio eta esmartizazio prozesuak aplikatu ezean, enpresak desagertzeko arriskuan daudela erakusten digu. Horretan datza torlojuen kasuak, gaur egun ‘commodity’ bilakatu dena. Produktu horiei zerbitzuak batzeak balio erantsi bat irabazi eta merkatuan jarraitzeko modua da. Beste batzuk, produktu horiek erabat alde batean utzi eta produktu eta zerbitzu berrietan zentratzen hasi dira, serbitizazio prozesuak muturrera eramanda. Honek erakusten digu, industria 4.0ko transizioak merkatuak eskatzen duen erronka berriei aurre egiteko tresna bat besterik ez dela, hori bai, erabili beharreko tresna mapatik desagertu ez badugu nahi.

Data

31 Urtarrila 2017

Kategoria

Industria arloa

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00