Skip to main content

Ekintzaileentzat tailerra

Ekintzailetza sustatzeko jardunaldi bat antolatu dute Lazkaoko Udalak eta Goiekik - Goierriko Garapen Agentzia- elkarlanean.

 

Lazkao Albiste

 

Jardunaldia urriaren 30an izango da, udaletxean, eta Iragest Cogerencia enpresako Ignacio Ruiz de Algría, enpresa kudeaketan adituak emango ditu azalpenak.Enpresa berri bat sortzeko bidean kontuan izan beharreko alderdiak zein diren eta zein pauso eman behar diren azalduko du. 9:30etan hasiko da eta 3-4 ordu arteko iraupena izango du.

Bertan parte hartzeko aurrez izena ematea eskatzen da, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidean edo 943 088 080 telefonora deituta, urriaren 25a baino lehen.

Bi helburu garbi ditu kurtso honek:

  - Parte-hartzaileek ikusarazi eta esperimentatu dezatela, ekintzailetasuna lan munduan txertatzeko, besteen kontura lan egitea bezain aukera interesgarri eta aberasgarria dela.

  - Parte-hartzaileen ekintzaile gaitasunak mahaigaineratu eta indar horiek negozio ideia batetara bideratu.

Ekintzailetza jardunaldia:

  - Eguna: Urriaren 30a, asteartea.
  - Lekua: Lazkaoko udaletxean.
  - Ordua: 09:30etan.
  - Iraupena: 3-4 ordu.
  - Hizlaria: Ignacio Ruíz de Alegría (Iragest Cogerencia).

Data

02 Urria 2018

Kategoria

Ekintzailetza

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00