Eskualdeko proiektuak
Zer da HAZILAN+?
Bi ibilbide
OSATU
Programa honetan formakuntza eskainiko da. Talde-saioen bitartez, lan-merkatuan eskatzen diren trebetasunak lortzeko baliabideak eskainiko dira.
Ibilbidea enpresan praktikekin osatu ahal izango da:
- Aktibatu tailerrak zure trebetasun pertsonalak eta profesionalak entrenatzeko.
- Egonaldiak enpresetan: Egin praktikak zure profilarekin eta helburu profesionalekin bat datozen enpresetan
- Kapazitazioa: azaleratzen ari diren joerei buruzko tailerrak eskaintzen dizkizu, hala nola, IKTei, adimen artifizialari eta jasangarritasunari buruzkoak.
- Orientazioa eta laguntza prozesu osoan.
LORPEN
Lan-merkatuan zuzenean sartzeko banakako ibilbidea da. Lanpostua berehala lortzeko gaitasun nahikoa erakusteko gai diren pertsonei zuzenduta dago edota Euskal Herritik kanpo bizi diren pertsonentzat.
LORPENen bidez, lana zuzenean aurkitzen lagunduko dizugu, zure ezaugarrietara egokituko den programa baten bidez.
Parte-hartzeko baldintzak
Langabezian egotea
Erdi-mailako, goi-mailako edo unibertsitateko titulua.
Lankidetza proiektua
Harremanetarako

Xabier Perez
943 16 00 40

Ane Urteaga
943 16 00 40