Eskualdeko proiektuak
EnpleGU
Zer da EnpleGU?
Zure biharko enplegurako zubia. Gizarteratzeko eta laneratzeko laguntza-programa da, laguntza pertsonalizatua eta integrala eskainiko da.
Lanerako eta sozialki ahalduntzeko tailer eta jarduerak. Prestakuntza-esperientzia motibatzailea, inspiratzailea eta orientatzailea eskainiz.
Bi ibilbide
Proiektu honen elementu bereizleak ibilbideak identifikatzea eta indibidualizatzea dira, pertsona bakoitzaren enplegagarritasun-mailaren arabera, proiektuaren onura eta emaitza hoberenak lortzeko. Horretarako, bi ibilbide aurreikusten dira:
HURBILKETA
Lan mundura gerturatu ahal izateko lehen urratsak: Lan munduarekin harreman gutxi izan duten eta oinarrizko trebetasunak garatu behar dituzten pertsonei zuzendua.
OINARRIZKO KONPETENTZIAK lantzen hasi eta ofizio bat gertutik ezagutzeko lehen aukera. Laneratzeko eta gizarteratzeko lehen pausoak ematen hastea da helburu.
PRESTATU
Lan merkatuan autoenplegua bidez txertatzea baloratzen ari diren pertsonei zuzendua, bere negozio ideiaren bideragarritasun plana lantzen joan, negozio kudeaketa eta ekintzaileen zeharkako konpetentzien inguruan gaitzen doan neurrian. Talde orientazio orduak ere egongo dira.
Parte-hartzeko baldintzak
Langabezia egoeran topatzea.
Prestakuntza maila baxua.
Gizarte- eta lan-bazterketako arriskuan egotea.
Harremanetarako

Maialen Sánchez
943 16 18 31

Ainhoa Imaz
943 16 18 31