TicketBAI sistema ezartzeko laguntza sektore gehiagotara zabaldu da.

Gipuzkoako Foru Aldundiak sektore gehiagotara zabaldu du TicketBAI-ren zuzeneko laguntza ekonomikoa jarduera ekonomikoen digitalizazioa bultzatzeko.
Duela astebete arte, merkataritza eta ostalaritza ziren TicketBAI sistema berria ezartzeko 1.000 euroko diru-laguntzaren onuradun bakarrak. Baina, Gipuzkoako Foru Aldundiak 19 sektore berri gehitu ditu diru-laguntza hau jaso ahal izango dutenak.
Hona hemen sartu diren sektore batzuen zerrenda:
- Bidaia-agentziak
- Ikuztegiak, tindategiak eta antzeko zerbitzuak
- Ile-apaindegiak eta edertasun-institutuak
- Argazki-zerbitzuak, argazki-makina automatikoak eta fotokopia-zerbitzuak
- Markaketa-zerbitzuak
- Barnealdeen dekoratzaile-diseinatzaileak
- Pintoreak, eskultoreak, zeramikariak, artisauak, grabatzaileak eta antzeko artistak
- Zura zerratzea eta industrian prestatzea
- Zurezko hainbat objektu fabrikatzea
- Instalazioak eta muntaiak
- Obren akabera
- Etxeko ekipamendurako eta eraikuntzarako gaien txikizkako merkataritza
- Etxerako artikulu elektrikoak, ibilgailu automobilak eta bestelako kontsumo-ondasunak konpontzea
Laguntza hau jaso ahal izateko, baldintzetako bat da gutxienez TicketBAI sistemaren bidez 15 faktura eginda izatea da, eskaera egin baino 15 egun natural lehenago.
Eskabideak aurkezteko epea 2021eko abenduaren 15era arte luzatuko da.
Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu esteka hau: https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/euskera/gao/2021/10/27/e2106923.htm