Mikroenpresa Digitala prestakuntza Online
SPRI Taldeak, Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia, 30 ikastaro baino gehiago eskaintzen ditu mikroenpresek eta autonomoek beren gaitasun eta trebetasun digitalak sustatzeko.
Doako ikastaroak dira, 2 ordukoak, talde txikitan banatuak, zalantzak modu pertsonalizatuan argitu ahal izateko. Formatu hori negozio-prozesuetan informazio- eta komunikazio-teknologiak aplikatu nahi dituzten mikroenpresa eta autonomo guztien eskura dago, baita Interneten erabilera intentsibo eta estentsiboan eragina duen negozio-ideia bat garatzen duten ekonomia berriaren sustatzaileen eskura ere.