Skip to main content

Ekintzailetzarako eta turismo-enpresen lehiakortasunaren hobekuntzarako laguntzak - EMET 2022

Ekintzailetzarako eta turismo-enpresen lehiakortasunaren hobekuntzarako laguntzak - EMET 2022

Laguntza eta agindu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoan toki-garapenari lagunduko dioten turismo-negozio berriak sortzen laguntzeko oinarriak ezartzea, baita turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzera bideratutako jarduketak ere, guztia ere berrikuntza teknologikoaren babesarekin; halaber, haien kalitatea hobetu nahi da, eta turismo jasangarriko eta eskuragarriko eredu baterantz bideratu, baldin eta diruz laguntzeko honako ildo hauetan sartzen badira:

● Ekintzailetza, negozio turistiko berriak sortzeko.

● Turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzea.

Agindu honetan bildutako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte:
Euskal Autonomia Erkidegoan jarduteko eskatzen diren legezko baldintzak betetzen dituzten pertsona fisiko eta juridikoek , ondasun-erkidegoek eta sozietate zibilek, eskuratu ahal izango dituzte; eta honako tipologia hauetako batean sartu beharko dute:

a) Ostatu-enpresa turistikoak

b) Bitartekaritzako turismo-enpresak

c) Sukaldaritza-arloko enpresak

d) Turismo-garraioko enpresak

e) Turismo aktiboko enpresak

f) Biltzarrak antolatzen dituzten enpresa profesionalak

g) Turismo-gidariak

h) Autokarabanak hartzeko eremu berezien titularrak


Prestazio ekonomikoa
Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako turismo-enpresek 2022ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra egindako eta fakturatutako jarduerak lagungarriak izango dira ondorengo linearen baten badaude:

  • Turismo-negozioko berriak sortzea, I. eranskinean zehaztutako ezaugarrien arabera (baldin eta Euskadiko Turismo Enpresen Erregistroan edo Ekonomia Jardueren Zergan alta eman badute 2022ko urtarrilaren 1aren ondoren eta 2023ko urtarrilaren 13 baino lehen).
  • Laguntza eskatzeko epea 2022/05/20

  pdf EMET 2022 Laguntzen taula (407 KB)

 

Data

20 Apirila 2022

Kategoria

Ekintzailetza

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia