Enpresa jarduera sendotzeko diru laguntza. Lanbide.
Lanbidek proiektu berriak sendotzeko laguntza eskaintzen du ekintzaile berrientzat. Diru laguntza hauek proiektu berri baten sorreran sustapen-, funtzionamendu- eta kudeaketa gastuak ordaintzeko aukera ematen du.
DIRUZ LAGUNDU DAITEZKEN KONTZEPTUAK:
- Langile autonomoen kuota.
- Komunikazio gastuak.
- Web orrien diseinua.
- Aholkularitza.
- Prestakuntza ikastaroak.
- Negozio lokalaren errenta*.
DIRU LAGUNTZAREN ZENBATEKOA:
Diru laguntzaren zenbatekoa 2.500 eurokoa da, gainera eskatzailea emakumea bada, zenbateko hori %15 handituko da. Eta, baita ere, ekintzailea 18 urtetik 30 urte bitartekoa bada, beste %15.
*Beharrezkoa da EJZn alta 2021 ko urriaren 30 etik dirulaguntza eskatu den egunera arteko aldian ematea.
Laguntza bi ordainketa ezberdinetan jasoko da:
- Lehenengo ordainketan guztizkoaren %40 ematen dute.
- Bigarrengoa jaso ahal izateko, non lehenengo ordainketa baina hamar hilabete ondoren jasotzen den, Lanbideri aurretik aipaturiko sei kontzeptuetan 2.500€-ko gastuak edo gehiagokoak izan direla frogatu beharra dago. Lanbidek faktura hauek onartu ondoren laguntzaren gainontzekoa ordainduko du, %60-a.
ESKAERA EGITEKO IDENTIFIKAZIO DIGITAL MOTAK:
Laguntza hauek eskatu ahal izateko identifikazio digitaleko agiri bat eduki beharko da. Hiru dokumentu-mota daude:
- BAKQ (NAN/AIZ, pasahitza eta koordenatuak). Ziurtagiri hori udalerriko KZ-Gunean eskuratu ahal izango da.
- Ziurtagiri profesionala hodeian.
- Ziurtagiri digitalak. Ziurtagiri hori Donostiako NANaren bulegoan eskuratu ahal izango da.
ESKAERAN AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:
Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa ondorengoa da:
- EJZn alta eman izanaren ziurtagiria.
- Gizarte Segurantzako Langile Autonomoen Erregimen Berezian alta eman izanaren egiaztagiria.
- Ondasun erkidegoa edo sozietate zibila eratu izana egiaztatzen duen agiria (hala badagokio)*
*Eskatzaileak ondasun erkidego edo sozietate zibil batean sartuta badaude horietako bazkide bakoitzak bere izenean eskabide bat egin beharko du.
ESKAERA EPEA:
Diru laguntza honen amaiera data ezarrita dago, eta 2022eko urriaren 31an bukatuko da.
Laguntza-eskaerak aurkeztutako ordenaren arabera ebatziko dira, aurrekontua agortu arte.
Informazio gehiago eta eskaera egiteko klikatu HEMEN