Skip to main content

Goierriko negozio txikiekin kontraste jardunaldi bat burutu da

Goierriko negozio txikiekin kontraste jardunaldi bat burutu da

Azkeneko hilabeteetan, eskualdeko udalek, merkatarien elkarteek eta Goiekik elkarlanean, talde bat sortu dute Goierriko negozio txikien beharrei erantzuna emateko, baita hainbat helburu zehatz lantzeko ere:

  • Sektoreko negozio txikietan berrikuntza eta lehiakortasuna sustatzea.
  • Sektoreko estrategia bateratu bat definitzea, etorkizunari aurre egiteko.
  • Herri eta negozio ezberdinen arteko elkarlana indartzea.

Guzti hau lortzeko, talde honek kontraste saioak egin izan ohi ditu, sektoreetako errealitatea ezagutu, iritziak jaso eta ondoren, beharretara egokitzen diren proiektu eta ekintzak antolatzeko.

Lan taldeak, 2022an zehar hainbat ekintza jarri ditu martxan, gai ezberdin asko landu dira, eta 2023rako ere ekintza plan bat garatu du. Urtarrilak 12an gauzatu zen kontraste saio honetan, egindako guztia parte hartzaileekin kontrastatu eta iritziak jaso ziren. Gainera, gutxi barru argia ikusiko duten akzio batzuen inguruan kontraste dinamika bat burutu zen.

Guztira, eskualdeko 13 negozioetako 14 pertsonek parte hartu zuten.

Data

17 Urtarrila 2023

Kategoria

Ekintzailetza

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00