Skip to main content

Eskualdeko komunikazio kanpainan parte hartzeko deialdia

Eskualdeko komunikazio kanpainan parte hartzeko deialdia

Goierriko merkataritza, ostalaritza, zerbitzu eta ekoizleen mahaitik (BIDARI hemendik aurrera), eskualdeko komunikazio eta sentiberatze kanpaina bat antolatzen ari gara, eta parte hartu nahi duten pertsonen bila gabiltza!

Herri, adin, genero eta negozio mota ezberdinetako pertsonak azalduko diren bideo bat egin nahi da, eta bertan parte hartzeko prest bazaude, eman izena ondorengo estekan:

 

? https://forms.gle/59JstdbLmTmTvjvE7

 

Kanpainarako ADAKI komunikazio agentziarekin elkarlanean ari gara, eta izen ematen dutenen artean, definitutako irizpideen arabera, eta beraien ikuspegi profesionaletik egingo da parte hartzaileen hautaketa, beti ere dibertsitatea eta eskualdeko aukera zabala erakutsi nahian.

Mila esker zuen parte hartzeagatik!

Laister izango duzue berri gehiago.

Data

13 Otsaila 2023

Kategoria

Ekintzailetza

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia