Skip to main content

Eskulangintza plana 2023

Eskulangintza plana 2023

Azken aste honetan Eskulangintza sektorea sustatzeko programa, lehiakortasuna hobetzeko, eta merkaturatzea eta gizartean duen balioa indartzeko diru laguntza argitaratu da.

ONURADUN IZATEKO BALDINTZAK

  • Eskulangintzako jarduna ohikoa izatea.
  • Iraunkorki lanean ari diren langileak 10 baino gehiago ez izatea.
  • Gipuzkoak Eskulangintza Tradizional eta Herrikoiaren Errolda Orokorrean izena emanda egotea, Lehen Atalean.
  • Jarduera Ekonomikoaren gaineko Zergan alta emanda egotea.
  • Laguntzaren onuradun diren entitateek Gipuzkoan izan behar dituzte beren zerga helbide eta sozietate helbidea.

DIRU LAGUNTZAREN XEDE DIREN JARDUERAK

  • Makineriaren, tresnen, altzarien eta informazioa prozesatzeko ekipoen inbertsioak, baldin eta jarduerarekin zuzeneko lotura badute.
  • Web-orriak sortzea eta eguneratzea.
  • Gizarte Segurantzaren kotizazioa ordaintzeko kuotak.
  • Negozio lokalaren alokairua.
  • Kanpo aholkularitza, tailerraren kudeaketa hobetzen laguntzeko.
  • Azoketan parte hartzea.

DIRU LAGUNTZAREN ZENBATEKOA

Proiektu bakoitzerako gehieneko diru laguntzaren zenbatekoak:

  • Makineriaren, tresnen, altzarien eta informazioa prozesatzeko ekipoen inbertsioak, baldin eta jarduerarekin zuzeneko lotura badute: diruz lagun daitekeen kostuaren % 40raino; eskulangintzako lantegi bakoitzeko gehienez ere 1.500 euro eman ahal izango dira.
  • Web-orriak sortzea eta eguneratzea: diruz lagun daitekeen kostuaren % 90raino; eskulangintzako lantegi bakoitzeko gehienez ere 1.000 euro eman ahal izango dira.
  • Gizarte Segurantzaren kotizazioa ordaintzeko kuotak: diruz lagun daitekeen kostuaren % 100raino; eskulangintzako lantegi bakoitzeko gehienez ere 1.500 euro eman ahal izango dira.
  • Negozio lokalaren errentamendua: diruz lagun daitekeen kostuaren % 90raino; eskulangintzako lantegi bakoitzeko gehienez ere 800 euro eman ahal izango dira.
  • Kanpo aholkularitza, tailerraren kudeaketa hobetzen laguntzeko: diruz lagun daitekeen kostuaren % 90raino; eskulangintzako lantegi bakoitzeko gehienez ere 1.000 euro eman ahal izango dira.
  • Azoketan parte hartzeko:
    • Gipuzkoatik kanpoko azoketara joateko bada, diruz lagundu daitekeen kostuaren %60 adinakoa izango da dirulaguntza, eta, gehienez ere, 2.000 euro azokako. Diruz lagundu daitekeen gastutzat joko da zoruaren eta erakusmahaiaren alokairu faktura, azokaren antolatzaileak egindakoa.
    • Gipuzkoako azoken kasuan, azokan izena emateko kostuaren %80rainokoa finantzatuko da, gehienez ere, 1.700 euro azokako.

Eskulangintza lantegi bakoitzari ezingo zaio guztira 5.500 euro baino gehiago eman.

DIRU LAGUNTZA ESKATZEKO EPEA

Diru laguntza honen eskaera egiteko epea 2023ko maiatzaren 24ean amaituko da.

Informazio gehiagorako: Hemen

Data

19 Apirila 2023

Kategoria

Ekintzailetza

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia