Skip to main content

Ekintzaileentzat prestakuntza tailerrak

Ekintzaileentzat prestakuntza tailerrak

BIDARI taldetik ekintzaileentzako prestakuntza tailerrak antolatu ditugu maiatza hilabetearen zehar. BULTZ – LAN Consulting-en eskutik eskainiko dira hurrengo 3 formakuntzak.

Ikastaroetan parte hartuko duten ekintzaileek, jorratuko diren gaien inguruan, ezagutza teorikoa izateaz gain, hausnarketa eta beraien proiektuetan aplikazio praktikoa egiteko baliabideak edukitzea.


Maiatzak 8: Ekitean kontuan hartu beharreko alderdiak

Ideiaren azterketa, bideragarritasun plana, era juridikoak, alokairu kontratua, laguntzak,… bezalako gaiak jorratuko dira. Enpresa ideia duten ekintzaileei edo enpresa jarri berria duten pertsonei dago zuzendua.

• Ordutegia: 09:30-13:30h
• Lekua: GOIEKI (Arranomendia 5, NBF Eraikina, Ordizia)


Maiatzak 15: Negozio txikiak abian jartzea

Abian jartzeko izapideak (Gizarte Segurantza, Ogasuna, Udala, Eusko Jaurlaritza,...), ziurtagiri digitalak… bezalako gaiak jorratuko dira. Enpresa ideia duten ekintzaileei edo enpresa jarri berria duten pertsonei dago zuzendua.

• Ordutegia: 09:30-13:30h
• Lekua: GOIEKI (Arranomendia 5, NBF Eraikina, Ordizia)


Maiatzak 22: Langile autonomoen erregimena

Altak, kotizazioa, erregularizazioa, hobariak, prestazioak,... bezalako gaiak jorratuko dira. Enpresa ideia duten ekintzaileei edo enpresa jarri berria duten pertsonei dago zuzendua.

• Ordutegia: 09:30-13:30h
• Lekua: GOIEKI (Arranomendia 5, NBF Eraikina, Ordizia)

Doako tailerrak dira, formakuntzak eskualdeko udalek BERRABIARAZI proiektura egindako ekarpenetik finantzatuko dira, baina izen-ematea beharrezkoa da plaza mugatuak dituelako.

Formakuntzetan izena emateko sartu hemen

Data

21 Apirila 2023

Kategoria

Ekintzailetza

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia