Skip to main content

Prestakuntza tailerrak BIDARI Taldearen eskutik, maiatza 2023

Prestakuntza tailerrak BIDARI Taldearen eskutik, maiatza 2023

Jarraian, BIDARI Taldeak maiatzeko hilabetean antolatu dituen formakuntza saio guztiak aurkituko dituzue. Izen emateak egiteko, egin klik email honen amaieran aurkituko duzun IZEN - EMATEAK botoian.

 

Maiatzak 4: Nire negozioaren kudeaketa digitalizatzea

Zure negozioa digitalizatzeko ibilbide-orria diseinatzea eta zure negozioaren kudeaketa digitalizatea du helburu. Digitalizazioaren bidez negozioa edo jarduera hobetzeko helburua duten enpresa eta erakundeei dago zuzendua. Formakuntza Gipuzkoako Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialaren eskutik emango da.

 

Ordutegia: 13:30h - 14:30h.

Lekua: GOIEKI (Arranomendia 5, NBF eraikuntza, Ordizia) eta ONLINE konektatzeko aukera.

 

Maiatzak 8: Ekitean kontuan hartu beharreko alderdiak

Ideiaren azterketa, bideragarritasun plana, era juridikoak, alokairu kontratua, laguntzak, ... bezalako gaiak jorratuko dira. Enpresa ideia duten ekintzaileei edo enpresa jarri berria duten pertsonei dago zuzendua. Formakuntza BULTZ LAN taldearen eskutik emango da.

 

Ordutegia: 09:30h - 13:30h.

Lekua: GOIEKI (Arranomendia 5, NBF eraikuntza, Ordizia).

 

Maiatzak 15: Negozio txikiak abian jartzea

Abian jartzeko izapideak (Gizarte segurantza, Ogasuna, Udala, Eusko Jaurlaritza, ...), ziurtagiri digitalak... bezalako gaiak jorratuko dira. Enpresa ideia duten ekintzaileei edo enpresa jarri berria duten pertsonei dago zuzendua. Formakuntza BULTZ LAN taldearen eskutik emango da.

 

Ordutegia: 09:30h - 13:30h.

Lekua: GOIEKI (Arranomendia 5, NBF eraikuntza, Ordizia).

 

Maiatzak 18: Digitalizazio - soluzioak

KIT DIGITALean jasotako digitalizazio-soluzioen definizioa, ezarpenaren onurak eta adibide praktikoak ikusiko dira. KIT DIGITALean jasotako digitalizazio-irtenbideak ezartzeko helburua duten enpresa eta erakundeei dago zuzendua. Formakuntza Gipuzkoako Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialaren eskutik emango da.

 

Ordutegia: 13:30h - 14:30h.

Lekua: GOIEKI (Arranomendia 5, NBF eraikuntza, Ordizia) eta ONLINE konektatzeko aukera.

 

 Maiatzak 22: Langile autonomoen erregimena

Altak, kotizazioa, erregularizazioa, hobariak, prestazioak, ... bezalako gaiak jorratuko dira. Enpresa ideia duten ekintzaileei edo enpresa jarri berria duten pertsonei dago zuzendua. Formakuntza BULTZ LAN taldearen eskutik emango da.

 

Ordutegia: 09:30h - 13:30h.

Lekua: GOIEKI (Arranomendia 5, NBF eraikuntza, Ordizia).

 

Izen emateak hurrengo estekan ?

 

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSctNGB5uldELnmLsNCPGYYDoycdUs06uz-qNAiJS01iktsB8Q/viewform

 

Doako tailerrak dira, eskualdeko udalek BERRABIARAZI proiektura egindako ekarpenekin finantzatu dira, baina izen-ematea egitea beharrezkoa da.

 

Plaza mugatuak.

 

BIDARI, Goierriko negozio txikiak elkarrekin.

 

Data

25 Apirila 2023

Kategoria

Ekintzailetza

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia