Nire negozioaren kudeaketaren digitalizazioa

BIDARI, Goierri eskualdeko merkataritza, ostalaritza, zerbitzu eta ekoizleen elkarlanerako taldea, eta Gipuzkoako ingeniarien elkargoarekin elkarlanean hainbat formakuntza saio eskaini dituzte negozioen kudeaketa digitalizatzeko helburuarekin.
Formakuntza hauek BIDARI proiektuak dituen erronkekin bat egiten dute, hau da, eskualdeko komertzioa digitalizatzea zentzu zabalean.
Maiatzan zehar 2 formakuntza saio eman dira:
- Nire negozioaren kudeaketa digitalizatzea. Negozioa digitalizatzeko ibilbide-orria diseinatzea eta negozioaren kudeaketa digitalizatea du helburu. Digitalizazioaren bidez negozioa edo jarduera hobetzeko helburua duten enpresa eta erakundeei egon da zuzendua. Saioa ikusi
- Digitalizazio soluzioak. KIT DIGITALean jasotako digitalizazio-soluzioen definizioa, ezarpenaren onurak eta adibide praktikoak ikusi dira. KIT DIGITALean jasotako digitalizazio-irtenbideak ezartzeko helburua duten enpresa eta erakundeei egon da zuzendua. Saioa ikusi
Gipuzkoako Industria Ingeniarien Elkargo Ofiziala (Ingeniariak) EAEko Eraldaketa Digitalerako Bulegoa da, erronka digitalei aurre egiteko behar diren teknologiak eta ezagutzak ETEei hurbiltzeko.
130 jarduera baino gehiago egingo dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, enpresen eta autonomoen eraldaketa digitalaren prozesua sentsibilizatzeko eta dinamizatzeko, eta gai digitalei buruzko kontsulta guztiak ebatziko dira.
Red.es-ek (Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioari atxikitako erakunde publikoa, Digitalizazioko eta Adimen Artifizialeko Estatu Idazkaritzaren bidez) Espainia osoan martxan jarritako Acelera Pyme Bulegoek 8 milioi euroko aurrekontu orokorra dute. Red.es-ek 6,3 euro jarriko ditu eta erakunde onuradunek gainerakoa. Jarduerak Europar Batasuneko EGEF funtsekin batera finantzatzen dira, Espainiako Eskualde Anitzeko Programa Eragilearen esparruan (EGEF 2014 2020), “Europa egiteko modua” lemapean.