Skip to main content

Lanbide. Enpresa jarduera sendotzeko diru laguntza.

Lanbide. Enpresa jarduera sendotzeko diru laguntza.

Lanbidek proiektu berriak sendotzeko laguntza eskaintzen du ekintzaile berrientzat. Diru laguntza hauek proiektu berri baten sorreran sustapen-, funtzionamendu- eta kudeaketa gastuak ordaintzeko aukera ematen du.

DIRUZ LAGUNDU DAITEZKEN KONTZEPTUAK:

  • Langile autonomoen kuota.
  • Komunikazio gastuak.
  • Web orrien diseinua.
  • Aholkularitza
  • Prestakuntza ikastaroak.
  • Negozio lokalaren errenta*.

DIRU LAGUNTZAREN ZENBATEKOA:

Diru laguntzaren zenbatekoa 2.500 eurokoa da, gainera eskatzailea emakumea bada, zenbateko hori %15 handituko da. Eta, baita ere, ekintzailea 18 urtetik 30 urte bitartekoa bada, beste %15.

*Beharrezkoa da EJZn alta 2022 ko azaroaren 1 etik dirulaguntza eskatu den egunera arteko aldian ematea.

Laguntza bi ordainketa ezberdinetan jasoko da:

Lehenengo ordainketan guztizkoaren %40 ematen dute.

Bigarrengoa jaso ahal izateko, non lehenengo ordainketa baina hamar hilabete ondoren jasotzen den, Lanbideri aurretik aipaturiko sei kontzeptuetan 2.500€-ko gastuak edo gehiagokoak izan direla frogatu beharra dago. Lanbidek faktura hauek onartu ondoren laguntzaren gainontzekoa ordainduko du, %60-a.

ESKAERA EPEA:

Diru laguntza honen amaiera data ezarrita dago, eta 2023eko urriaren 31an bukatuko da.

Laguntza-eskaerak aurkeztutako ordenaren arabera ebatziko dira, aurrekontua agortu arte.

Informazio gehiago eta eskaera egiteko klikatu HEMEN

Data

07 Ekaina 2023

Kategoria

Ekintzailetza

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia