Skip to main content

MEC 2023. Merkataritza-establezimenduak modernizatzeko laguntza

MEC 2023. Merkataritza-establezimenduak modernizatzeko laguntza

MEC diru-laguntza argitaratu da. Horren helburua da EAEko merkataritza-establezimenduen eta merkataritza-jarduerarekin lotutako zenbait zerbitzuren modernizaziorako eta energia aurrezteko inbertsioak sustatzea da.

ONURADUNAK

Laguntza hau eskuratu ahal izango dituzte norberaren konturako langileak edo autonomoak, sozietate zibilak eta ondasun-erkidegoak, mikroenpresak eta enpresa txikiak, baldin eta beren merkataritza-jarduera nagusia edo merkataritzajarduerarekinlotutako zerbitzuetakoa bada.

DIRUZ LAGUNDU DAITEZKEN ILDOAK

Agindu honi dagokionez, honako baldintza hauek betetzen dituztenak joko dira laguntza jasotzeko moduko inbertsiotzat eta bi ildo desberdintzen dira:

1.ILDOA: Merkataritza-establezimenduaren azpiegitura eta ekipamendua berritzea. Diruz lagundu ahal izateko inbertsioa gutxienez 3.000€ + BEZ izan beharko luke.

        1. Merkataritzako establezimendua egokitu, berritu edo handitzeko obrak eta instalazioak.
        2. Energia aurrezteko edo eraginkortasunez erabiltzeko neurriak ezartzeko obrak eta instalazioak,oinarri teknologiko eta eko-efizienteko prozesuak ezarriz
        3. Oztopo arkitektonikoak kentzeko egindako berrikuntzak, mugikortasun murriztua duten pertsonen irisgarritasuna hobetzeko..
        4. Saltokiaren kanpoaldean errotuluak eskuratu eta instalatzea.
        5. Makinak erosi, instalatu eta muntatzea.
        6. Produktuak erakusteko ekipamendua eta altzariak eskuratzea.
        7. Alarmak eta segurtasun sistemak.
        8. Lokala girotzeko ekipamenduak.
        9. Espazio eta elementu komunak hobetu eta modernizatzeko egindako inbertsioak.
        10. Proiektua idaztetik, obra zuzentzetik edo arkitekto, ingeniari edo instalatzaile baimenduek egindako proiektuetatik eratorritako gastua.

2.ILDOA: Teknologia berriak eta berrikuntza txertatzea. Diruz lagundu ahal izateko inbertsioa gutxienez 1.000€ + BEZ izan beharko luke.

        1. Ekipamendu informatikoak, aplikazio informatikoak eta kudeaketa-softwarea.
        2. Webgunearen eta online motako salmentaren garapen bidezko merkaturatze-sistemak (ecommerce, scommerce, mcommerce eta antzekoak).
        3. Salmenta-puntuen terminalak eta produktuen irakurgailu optiko eta kodetze-sistemak.
        4. Salgaien balantza elektronikoak.
        5. Kutxa-erregistratzaileak.
        6. TicketBAI (TBAI) sistemarako fakturazio-softwarea ezartzea.

DIRUZ LAGUNTZAREN ZENBATEKOA

Agindu honetan zehaztutako inbertsioek inbertsio onargarrien gaineko %30eko dirulaguntza jasoko dute, diruz lagundu ahal izateko gutxieneko zenbatekoak errespetatuz betiere. Diru-laguntza, gehienez ere, 9.000€ izango da establezimenduko.

AURKEZPEN EPEA

  • Eskaerak aurkezteko irekiera epea: 2023ko ekainaren 20an irekitzen da.
  • Eskaerak aurkezteko amaiera epea: 2023ko irailaren 30an amaituko da.
  • Diruz lagundu daitekeen denbora tartea: 2022eko urriaren 1etik 2023ko irailaren 30era bitartean (biak barne).

Baldintzei, aurkeztu beharreko dokumentazioari eta abarri buruzko informazio gehiago izateko. HEMEN

Informazioa gehiago nahi izan ezkero edota zalantzak izanez gero, egin kontsulta Gipuzkoa Turismo eta Merkataritza Lurraldeko Bulegoan:

Telefonoa: 943 02 25 81 edo 943 02 25 65

Emaila: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Data

20 Ekaina 2023

Kategoria

Ekintzailetza

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia