Skip to main content

Zer behar dut nire marka erregistratzeko?

Zer behar dut nire marka erregistratzeko?

Espainian markak erregistratzea nahiko prozesu sinplea da, eta ez du denbora askorik behar, baina funtsezko urratsa da izen komertziala edo merkaturatzen dituen produktu edo zerbitzuen izena babestu nahi duen edozein enpresarentzat, marka baita antzeko produktu edo zerbitzuen merkatuan dugun lehiaren ikurra.

Zer lau urrats eman behar dira marka erregistratu aurretik?

1. Lehenik eta behin, egiaztatu zure izen komertziala existitzen den.

Edozein eskaera egin aurretik, egiaztatu erregistratu nahi duzun marka existitzen den ala ez. Nola? Sartu OEPMren web orrian, joan “Datu-basea” menura, eta egin klik “Markak eta izen komertzialak” dioen tokian.

2. Sartu OEPMren marka-bilatzailera

“Marka-bilatzailea” atalera sartzen zarenean, bi ataletan banatuta ikusiko duzu:

  • Lehenengoak “izenaren araberako bilaketa” aurkezten du, testu-izenak bilatzeko balio duena.
  • Eta bigarrenak “elementu figuratiboen araberako bilaketa” eskaintzen du, Vienako sailkapenaren arabera ikerketa errazteko.

3. Sartu zure markaren izen komertziala

Probatzeko garaia da. Oso erraza da egitea, eremuak bete, eta listo! Hautatu duzun bilatzailearen bidez, Espainian eragina duten estatuko eta nazioarteko markak bila ditzakezu.

4. Erregistratu zure marka

Marka ez bada existitzen, bilaketari lotutako emaitzarik ez dagoelako, primeran! Zurea erregistra dezakezu.

Data

04 Uztaila 2023

Kategoria

Ekintzailetza

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia

Astelehena - Osteguna
08:00 - 13:00 | 14:00 - 17:30
Ostirala
08:00 - 14:00