Skip to main content

Instagram formakuntza

Instagram formakuntza

Martxan da Instagram formakuntza Mirentxu Goikoetxea argazkilari eta marketin digitaleko adituaren eskutik.

Esperientzia handia, gertutasuna eta pasioa dira Mirentxu eta bere egiteko era definitzen duten hitzak.

Oso harrera ona izan dute asteartean hasi ziren formakuntza saioek, non 10 ekintzaile elkartu ziren bertan. 3 astez jarraian Goiekiko NBF eraikinean bilduko dira, tresna digital honen inguruan hurrengo gaiak trebatzeko:

1. Lortu lehen 1.000 jarraitzaileak Instagramen.
2. Sortu zure komunitatea.
3. Instagram negozio eta enpresa erabilerarako.
4. 7 trikimailu Instagramen + EXTRA.
5. 10 aholku Instagramen hazteko.
6. Canva (edukia sortzeko aplikazioa).
7. Capcut (bideo erakargarriak sortzeko aplikazioa).
8. Instagramen saltzeko teknikak.

Beharrezko kontzeptuak gaur egun negozio bat kudeatzen duen profesionalarentzat.


Animo denei!

Data

19 Urria 2023

Kategoria

Ekintzailetza

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia