MEC - Merkataritza-saltokiak modernizatzeko laguntzak 2014
Aktiboak, 1) taldea
- Informatika-aplikazioak (softwarea)
- Informazioa prozesatzeko ekipoak eta osagarriak (eskanerra, inprimagailua,...)
- kutxa erregistratzaileak
- salmenta-tokiko terminalak
- kode-irakurgailuak
- etiketatzeko sistemak
- agenda elektronikoak
- balantza elektronikoak
Aktiboak, 2) taldea
- Altzariak
- Salmenta-lokalak eraberritzea
- Aire girotuko sistemak, lapurreten aurkakoak, ...
- Errotulazioak, barnekoak zein kanpokoak
- Erakuslehioak eraberritzea
- Merkataritza-jarduerarako beharrezkoak diren aparatuen edo tresnen ekipamendua
Ehuneko horiek bi puntuan igo daitezke baldin eta enpresak Emakumeen eta Gizonezkoen aukera-berdintasunerako Lankidetza Erakunde aipamena jaso badu eta beste bitan UNE 175001 kalitate-ziurgagiria (oinarrizkoa) lortu badu. Arestian adierazitakoarena baino maila handiagoko bikaintasun-ziurtagiria badu, igoera 3 puntukoa izango da. Enpresa Merkataritza Ganberetako erroldan agertzen den merkataritza erakunde bateko partaide baldin bada, bost puntuan igoko da, eta beste bostean titularrak edo langileak araututako titulazioren bat edo merkataritzarekin lotutako profesionaltasun-ziurtagiriren bat edo kudeaketa-software batean inbertitzen badu.
Diru-laguntzaren ehunekoa ezin da izan, inolaz ere, onartutako inbertsio osoaren %25 baino gehiago.
Eskaerak aurkezteko epea: 2014/07/08 - 2014/09/05
Informazio gehiagorako 943161831 telefonora deitu.