Skip to main content

Marketin estrategia eraginkorrerako aholkuak

Marketin estrategia eraginkorrerako aholkuak

Data hauen bueltan jada saltokiak gabonetako apaingarriz beteta daude, zure sarrerako ontzia gabonetako kanpainaz josita dago, eta hasi dira gabonetako kantak kaleetan zehar entzuten.

Jai-denboraldia hemen da, eta urtero bezala azken hilabetean diru asko gastatzen da, opariak erosi, bazkariak antolatu, lagun eta familiekin planak egin... Bezero hauek zure eskaintza ondo ezagutzeko eta zure dendara gerturatzeko oso garrantzitsua da marketin estrategia bat landuta izatea.

Estrategia hau lantzeko funtsezko tresna batzuk aurkeztuko dizkizugu:

  • Berrikuntza txertatu erosketa esperientzian: bezeroak dendan egiten duen erosketa esperientzia batean bihurtzea, bai denda fisiko eta birtualean. Gertutasuneko tratua emanez, dendan giro berezia sortuz...
  • SEO (Web posizionamendua) landu: Txikizkako merkatari baten bilaketa egiten den momentuan, bilaketa motorrak optimizatu, dendaren presentzia erraz bilatzen ikusgarritasuna erraztuz. Adibidez, izenburu deigarriak jarriz, eskaintza ondo deskribatu bilaketekin bat egiteko, etab.
  • Publizitate segmentatua erabili: Egiten diren publizitate kanpainetan plataforma digitalak erabiltzea tokiko audientziei bideratzeko, orientazio geografikorako gaitasuna aprobetxatuz.
  • Parte-hartze komunitarioa: herriko, elkarteetako eta eskualdeko ekitaldi eta jardueretan aktiboki parte hartzea, komunitatearekiko loturak indartzeko eta elkarlana bultzatzeko.

Tresna eta aholku hauek erabiliz, hemendik aurrera landuko dituzun marketin kanpainak zure bezero potentzial gehiagotara iristeko ahalmena izango duzu zure negozioaren presentzia herritar gehiagoen artean zabalduz.

Data

13 Abendua 2023

Kategoria

Ekintzailetza

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia