Skip to main content

Google My Business. Zer da? Zein aukera eskaintzen ditu?

Google My Business. Zer da? Zein aukera eskaintzen ditu?

Ia denok egiten dugu; ezagutzen ez dugun enpresa baten izena esaten diguten lehen aldian Googlera joaten gara eta haren izena jartzen dugu ea zer aurkitzen dugun ikusteko.

Googlek ematen duen emaitza aldatu egin daiteke enpresak webgunea duen ala ez kontuan hartuta, baina ia % 100ean eskuinaldean fitxa bat ikusiko dugu (ordenagailuan bilatzen ari garenean) edo mugikorretik kontsulta egiten dugun kasuetan ikusten dugun lehenengo gauza izango da. Enpresa horri buruzko informazio asko biltzen duen fitxa hori Google My Businessekin kudeatzen da.

Zer da Google My Business?

Google My Business doako tresna bat da, Googlek eskaintzen duena enpresei online presentzia kudeatzen laguntzeko.

Tresna honi esker, negozioa bere ingurune fisikoarekin lotu dezakezu, hau da, administrazio-panel bakar baten bidez, kudeaketa eraginkorragoa eta errazagoa ahalbidetzen dizu, zure negozioaren informazioa gehitu ahal izateko, hala nola deskribapen labur bat, harremanetarako informazioa, zure negozioaren kategoria, zure enpresaren kokapena, irekitzeko eta ixteko ordutegia, etab.

Zer aukera eskaintzen dizkigu Google My Businessek?

Google My Businessek tresna baliotsu asko eskaintzen ditu zure profilari gehitzeko. Interesgarrienak:

  1. Informazioa. Atal honetan enpresari buruzko informazio guztia adierazi dezakezu, harremanetarako datuak, telefonoak, irekitzeko eta ixteko ordutegiak eta abar luze bat. Zenbat eta informazio erabilgarri gehiago eman hemen zure bezero posibleei, askoz hobeto. Hori bai, garrantzitsua da informazioa zuzena izatea eta eguneratzen joatea.
  2. Aipamenak. Beste atal garrantzitsu bat aipamenak dira. Hemendik zure bezeroek jarritako erreseinak berrikusi eta erantzun ditzakezulako. Funtzio hori eta atal hau zaintzeak duen garrantzia gehiago ezagutzeko, artikulu hau irakurtzea gomendatzen dizugu.
  3. Mezuak. Aukera hau erabili ahal izateko, telefono batetik egin behar da, Google My Business app ofiziala erabiliz. Behin aktibatuta, mugikorretik zure fitxa ikusten duten bezeroek "Mezua" botoia gaituta izango dute, eta bertan klik egitean, behar duten unean zuzenean bidali ahal izango dizute bat.
  4. Argazkiak. Atal honetatik enpresaren irudiak eta bideoak igo ahal izango dituzu. Hemen atzematen duzu zure balizko bezeroek duten lehen inpresioa; beraz, irudien eta bideoen potentziala aprobetxatu behar da lehen inpresio ona eragiteko.
  5. Produktuak. Fitxa bisitatzen duten erabiltzaileei produktuak erakusteko aukera ematen du. Produktuak gehitu ditzakezu irudi, deskribapen eta prezioekin, eta, gainera, botoi bat, hainbat konturekin, erabiltzailea produktuaren fitxara birbideratzeko, bertan erosi ahal izateko.

Zeren zain zaude? Sartu esteka honetan eta hasi zure profila sortzen Google My Business. https://www.google.com/business/

Data

16 Urtarrila 2024

Kategoria

Ekintzailetza

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia