Ikasgeletan ekintzailetza kultura sustatzen
Beste urte batez Ordiziako Oianguren institutuan Haur Hezkuntzako goi maila ikasketak burutzen ari diren bigarren mailako ikasleak izan dira gaur goizean Goiekiko NBF Eraikinean, garapen agentzia eta ekintzailetza sailak eskaintzen dituen zerbitzuak ezagutzen.
Enpresa nortasunaren sentsibilizazioa eta kultura ekintzailea sortzea ezinbesteko osagaiak dira eskualdean aberastasuna bultzatzeko eta sustatzeko.
Horregatik gaurko goiza, ikasleek garapen agentziaren papera eta zereginak ezagutzeaz gain, ekintzailetasunari gerturapen bat egin diogu.
Ekintzaileen ibilbidea, ideien jatorriaren nondik norakoak eta negozioa sortu aurretik, bideragarritasun plana txukun lantzearen garrantzia eta onuren inguruan aritu gara.
Eskualdean ikasten ari diren ikasleen artean ekintzailetasuna sustatu eta eskualdeko ekintzaileei ikusgarritasuna ematea du xede.