Elkargik eta Aldundiak ekintzailetzarako finantzazio berri bat aktibatu dute
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko Departamentuak eta Elkargi finantza erakundeak sinatutako hitzarmenari esker, gazte ekintzaileek zuen enpresa txiki eta ertainak eraldatzeko eta garatzeko finantziazio aukerak eskaintzen ditu.
35 urtetik beherakoek sortu dituzten eta duela 3 urte baino gutxiago eratu zien ETEei zuzentzen zaie, inbertsioetarako eta likideziarako bi lerrorekin.
Tresna berri honekin ezaugarri jakin batzuk dituzten mikroenpresa eta ETEei finantzaioa jasotzea erreztuko da, hauek dira ezaugarriak:
- 35 Urte baino gutxiago izatea.
- Enpresak 3 urte baino gehiago ez izatea.
- Negozio bolumena 2 milioi eurotik beherakoa da edo balantze orokorra 1,5 milioi eurotik beherakoa izatea.
- 50 langile baino gutxiago izatea.
- Enpresa krisi egoeran ez egotea.
- Zerga betebeharretan eta Gizarte Segurantzakoetan egunean egotea.
- Ez da erankunde edo sozietate publiko izaerakoa, dirua irabazteko asmorik gabeko erakundea edo finantza entitate bat.
- Enpresaren egoitza Gipuzkoan izatea.