Enpresa-jarduera SENDOTZEKO laguntza
Urtero bezela LANBIDEk abian jarri du ekintzaileen proiektu berrien kontsolidaziorako ematen duen diru-laguntza. Duela egun gutxi batzuk iada eskaerak egin daitezke, eta aste honetako artikuluan laguntza honen ezaugarri nagusiak azaldu nahi dizkizuegu.
Betebeharrak
- Aktibitate ekonomikoaren alta, 2023ko urriak 31 ondoren eta subentzio eskaera egin baino lehen egitea. (Gutxienez 10 hilabetez egon beharko da altan diru-laguntza jaso ondoren).
- Autonomo bezela alta egiterako unean, langabezian egotea eta Lanbiden altan egotea lan bilaketa egoeran.
Eskaera Epea
2024ko urriaren 31 arte izango da eskaera epea.
Aipagarria gogoratzea, diru-laguntzak eskatu diren dataren arabera joango direla onartzen, beraz, lehenbailehen eskatzea hobe litzake aurrekontu guztia amaitu baino lehen.
Diru-laguntzan sartzen diren gastuak
- Negoziorako lokalaren alokairua.
- Asesoria fiskala, laborala, kontabilitate, juridiko eta administratibo gastua.
- Hileroko Gizarte Segurantzako autonomo Kuotak.
- Publizitate gastuak: publizitate kanpainak (FACEBOOK) eta web orrien mantentze/diseinu gastuak.
- Komunikazioa gastua: Lokalen rotulazioagatiko gastuak. Iluminazioa eta diseinua eta kolokazioa.
- Ikasketa gastuak. Aktibitate ekonomikorako egiten diren formazio gastuak.
Laguntzaren zenbatekoa eta epealdia
-Pertsona bakoitzarentzako 2.500€ko diru-laguntza izango da. (15% handituko litzake kantitate hori, 30 urte baino gutxiago izateagatik, edota emakumea izateagatik).
-Alokairu, aholkularitza eta autonomo kuoten gastuak, diru-laguntza onartzen duten unetik kontatzen hasita 10 hilabetez egongo lirake subentzionatuta.
-Gainontzeko gastu subentzionagarriak EJZn alta egunetik aurrera sortu eta ordaindutakoak, 10 hilabeteko epera arte, dirulaguntza baiesteko ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta.
Ondorengo estekan subentzioaren oinarriak atxikitzen dizkizuegu