Etorkizuna eraldatzen duten ideiak! Hemen da Goiekiko Enpresa Ekimen Berrien XXVII.sariketa
Martxan da, urtero bezala, Goiekik antolatzen duen Enpresa Ekimen Berrien Lehiaketa, Etorkizuna eraldatzen duten ideiak! lelopean.
Proiektuak aurkezteko epea ireki da eta 2024ko irailaren 27ra arte egongo da zabalik. Goierriko Garapen Agentziaren helburu nagusiak, ekintzailearen irudia, berrikuntza eta lehiakortasuna sustatzea da.
XXVII. edizioak hiru kategoria sarituko ditu, Enpresa ekimen berriko proiektuak, Enpresan buruturiko proiektu berritzaileak eta Gizarte inklusioa ekintzailetzaren bitartez.
1. KATEGORIA: ENPRESA EKIMEN BERRIKO PROIEKTUAK
Lehenengo kategoriak urteko proiektu ekintzaile onena saritzen du. Sustatzailearen irudia sustatzea, balio erantsi altuko enpresa berritzaileak sustatzea, eskualdean lana eta aberastasuna sortzea eta enpresa berrien garapena eta sorrera sustatzea du helburu.
2023-2024 urtean zehar, negozio ideia bati buruz bideragarritasun plana landu eta enpresa martxan jarri duten sustatzaileei zuzendua dago. Saria, irabazleari eskainiko zaizkion abantaila eta zerbitzuez gain, 6.000€ + 3.000€* izango da.
* Beti ere sortu den enpresa kooperatiba izaera juridikoa baldin badauka.
Ikusi 1. Kategoriako oinarriak hemen.
2. KATEGORIA: ENPRESAN BURUTURIKO PROIEKTU BERRITZAILEAK
Bigarren kategoriak, Enpresek berritzeko egindako ahaleginak eta euren aldetik aurrera eramaniko ekintzak aintzat hartu, publikoki zabaldu eta saritzea du helburu.
Goierri eskualdeko ETEetan, 2023-2024 urtean zehar, berrikuntza proiektu bat gauzatu duten enpresei zuzendua dago. Saria, irabazleari eskainiko zaizkion abantaila eta zerbitzuez gain, 2.000€-koa izango da.
Ikusi 2. Kategoriako oinarriak hemen.
3. KATEGORIA: GIZARTE INKLUSIOA EKINTZAILETZAREN BITARTEZ
Kategoria honek urteko gizarte inklusioko enpresa ekimen berri onena saritzen du. Lan munduan txertatzeko zailtasunak dituztenei bultzada bat ematea, sustatzailearen irudia sustatzea, eskualdean lana eta aberastasuna sortzea eta enpresa berrien garapena eta sorrera sustatzea du helburu.
2023-2024 urtean zehar, negozio ideia bati buruz bideragarritasun plana landu eta enpresa martxan jarri duten zailtasun edo eta bazterkeria egoeran dauden pertsonei zuzendua dago eta proiektu onenak jasoko duen saria, enpresa eta enpresa ekimen berrien arloak eskainiko dizkion zerbitzuez gain, 2.000€-koa izango da.
Ikusi 3. Kategoriako oinarriak hemen.
Lehiaketa Goierrin kokatuta dauden enpresei zuzendua dago, proiektuak aurkezteko epea 2024ko irailaren 27a izanik.
Ekin eta egin!