LEADER 2024 dirulaguntzak
Dagoeneko MENDINET tokiko ekintza taldeak argitaratu du aurtengo LEADER laguntzen deialdia.
Gogoratu eskaerak aurkezteko epea ekainaren 28ra arte egongo dela zabalik.
Laguntza hauek erakunde publiko zein enpresa pribatu edo norbanakoentzat dira, eta aurten ere lau alorretara bideratuta egongo dira:
- Ekintzailetza eta barne ekintzailetza
- Nekazaritzakoak ez diren enpresetan eta nekazaritza dibertsifikazioan inbertsioak egitea
- Besteren konturako kontratazioak
- Guneak gaitzea (erakunde publikoei bideratuta)
Laguntzen oinarriak Mendinet erakundearen webgunean kontsulta daitezke:
Oinarriak ikusi hemen
Laguntzak eskatzeko epea 15 egun baliodunekoa izango da, hau da, ekainaren 28ra arte.
Eskabide guztiak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan.
Edozein zalantzatarako jarri gurekin harremanetan.