Bultzatu zure negozioa: Ekintzaileentzako digitalizazio formakuntza
INPLANTALARIAK digitalizazio programaren saioak hasi berri dira Goierrin, eskualdeko pertsona ekintzaileentzako eta enpresari txikientzako digitalizazio programa. Atzo ospatu zen lehen formakuntza tailerrean eta bertan eskualdeko 6 negoziok hartu zuten parte.
Digitalizazioaren alorrean urratsak ematen laguntzera dator INPLANTALARIAK programa.
Digitalizazioaren alorrean urratsak ematen lagundu nahi diete. Horretarako, negozioen gaineko aholkularitza digitala eta sei prestakuntza tailer eskainiko dizkiete. Online izango dira guztiak ere.
Negozio bakoitzaren presentzia digitala aztertuko dute lehenbizi. Behin diagnosi hori egin ondoren, negozio beharretara egokitutako estrategia digitala diseinatuko dituzte, aditu baten aholkularitzarekin.
2-3 orduko formakuntza praktikoak, zerbitzuak eskaintzen dituzten ekintzaile edo negozio txikien digitalizazioa hobetzeko tresna teknologikoen bidez.
Horretarako, 2024ko bigarren seihilekorako, enpresen digitalizazioan eta sare sozialen kudeaketan gehien erabiltzen diren aplikazioetan oinarritutako programa bat diseinatu da.
Emango diren hurrengo tailerrak:
· Zure bezeroak zutaz hitz egitea lortu. Azaroaren 26a: 14:30-17:00
· Aurreztu denbora bezeroekiko komunikazioa erraztuz. Abenduaren 10a: 14:30-17:00
Saioak bereziki gero eta digitalizatuago dagoen merkatu batean lehiakor mantendu nahi duten eta zerbitzuak eskaintzen dituzten ekintzaile edo negozio txikien jabeentzat.
Formakuntza praktiko hauek parte-hartzaileei tresnak eta ezagutza eskainiko dizkiete, beren negozioaren funtsezko eremuetan, hala nola, marketin digitalean eta bezeroenganako arretan, soluzio teknologikoak ezartzea baloratzeko.
Tailerretan izena ematea doakoa da, eta lekuak mugatuak dira, arreta pertsonalizatua eta ikaskuntza esperientzia optimoa bermatzeko. Eman izena hemen.
*Saio guztietan edo intereseko saio batean bakarrik eman daiteke izena.