Skip to main content

Zein berrikuntza ditu 2025erako Autonomoen Tarifa Finkoak?

Zein berrikuntza ditu 2025erako Autonomoen Tarifa Finkoak?

2023ko urtarrilaren 1etik aurrera, 2022ko uztailaren 26ko 13/2022 Errege Lege Dekretua aplikatuz, langile autonomoentzako kotizazio-sistema berri bat ezarri da (LAAB), autonomoaren diru-sarrera errealetan oinarrituta; beraz, kuotak etekin garbietatik abiatuta kalkulatzen dira.

Autonomoentzako tarifa finkoa autoenplegua sustatzeko neurri bat da, eta Gizarte Segurantzari, autonomo gisa (urtebete edo bi urtez), hileko kuota murriztu bat ordaintzean datza, diru-sarrera errealen arabera kotizazio-sisteman sartu aurretik.

Hobari erakargarria da, autonomo gisa lehen aldiz alta emateak dakarren kostua murrizten duena, eta autonomo berri askori lehen urratsak ematen lagundu diena. Gizarte Segurantzari hilero 80 euro ordaintzean datza, diru sarrera errealen araberako tartekako kotizazio sisteman dagokion kuotaren ordez.

Honela, autonomoentzako tarifa finkoa 80 eurokoa izatera pasatu da jardueraren lehen 12 hilabeteetan, norberaren konturako langileak dituen diru-sarrerak kontuan hartu gabe.

Gizarte Segurantzak berrikusiko ditu autonomo bakoitzaren Errenta Aitorpenaren bidez aitortutako diru-sarrera errealak, aukeratutako kotizazio-tartea zuzena den zehazteko.

Aldaketa hurrengo 12 hilabeteetan autonomoak hileko kuotaren 80 euroak ordaintzen jarraitu ahal izango duela, betiere bere diru-sarrera garbiak Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren (LGS) azpitik badaude.

Hasierako aldiaren ondoren Tarifa Finkoaz gozatzen jarraitzeko, nahitaezkoa da luzapena Import@ss-en eskatzea.

Kotizazio sistema berria kontsultatzeko sakatu HEMEN.

Data

16 Urtarrila 2025

Kategoria

Ekintzailetza

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 16 09 70
Goierri Berrikuntza Gunea, NBF Eraikina Arranomendia 5, 20240 Ordizia